2018-12-10 15:33
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun eta Justizia Sailetako garbikuntza zerbitzuko langileek soldata-arrakalaren kontrako borrokarekin jarraitzen dute. Gipuzkoan zehar egin dituzten bi oinezko martxen ondoren, Eusko Legebiltzarrara eraman dute protesta. Era berean, Legebiltzarreko hainbat talderekin bilerak hitzartu dituzte, beren egoeraren berri emateko.

Langileek ezagutzera eman nahi dute Arartekoko arduradunekin izandako bileraren ostean kexa-espedientea zuzendu zaiela bi sailei, gatazkaren aurrean ezer egin ez dutelako. Bestalde, gogoratu nahi dute Emakunde oraindik ez dela beraiekin bildu.

Botere politikoaren erantzukizun nagusienetakoa bat izan behar da gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra lortzea. Hori horrela izanik, uste dugu berriki iragarri den eta 283 milioi euroko dotazioa izango duen soldata-arrakala ezabatzeko plana ezinbestean eta berehalakoan gauzatu behar dela kolektibo honetan bereziki, eta eraikin eta lokaletako sektore feminizatuan oro har.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.