ARGIA.eus

2019ko azaroaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-11-08 15:21
Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako langile eta ordezkariek beste greba-deialdi bat egitea erabaki dugu gaurko biltzarrean Greba azaroaren 11tik abenduaren 11ra joango da. 31 greba-egun izango dira, eta iazko irailetik egindako 118rekin batera, guztira, 149 greba-egun izango dira. Diputazioak babestuta UGT (%10 baino ordezkaritza gutxiagorekin) eta lau patronalak akordiora iritsi dira 2017 eta 2018 izoztuta utziz.

ELAren aburuz oso larria da astelehen honetan hirugarren adineko erresidentzietako negoziazioan gertatu dena. Sektorean %10era iristen ez den UGT sindikatuak 2017 eta 2018 urteak izozteko proposamena luzatu eta 4 patronalek onartu egin dute.

"UGT-ek, gainontzeko estatuan ordezkaritza handiagoa duen sindikatuak eta bere adostasunarekin estatu osoan langileak esplotatuak izatea onartzen duenak, 120 greba egun daramatzaten ehundaka langileen mobilizazioen kontra sinatu du, 5 aldiz baldintza hauetan ez zuela sinatuko aldarrikatu duenean. 2009an berdina gertatu zen eta oraindik orduan galdutako eskubideak berreskuratu nahian gabiltza".

ELAren iritziz lotsagarria da baita ere lau patronalen jarrera, erresidentzietako emakumeak esplotatuta izatearen klabean sinatu baitute. Enpresako kultura berria erakutsiz, negoziazio kolektiboko kultura erabat okertu dute, langile guztien %10a ordezkatzen ez duen gutxiengoan sinatuta, langile hauen berezko negoziazio kolektiborako eta mobilizazioetarako eskubidea boikoteatuz.

Ziur gaude Foru Aldundia dagoela honen atzean. Esleipen politikoko soldatak 500.000? igo dituzte eta Maite Peńak %13ko igoera izan du, urteko 86.000? kobratuko dituelarik, erresidentzietako 4 auxiliarrek baino gehiago.

"Beraz ez gaitu harritzen gertatutakoa. UGT beti bezala sektore honetan patronalaren esanetan. Patronalak sektoreko emakumeen explotazioa sustatzen beraien irabazi ekonomikoak bermatzeko eta Diputazioak goi kargu politikoak aberasten, langileria pobretzen duen heinean".

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.