2020-02-28 12:47
Markel Olano, Maite Peña... Gipuzkoako erakunde publikoetako ordezkaritza zabala atera da egoitzetatik kaleetara, zaintza prekarioen alde daudela argi oihukatzeko. Ondoan izan dituzte Adegi, Garen, Lares eta MATIA patronalak ere, Gipuzkoako adinekoen erresidentzietan kostuak murriztu eta etekinak handitu nahi dituztela onartzeko prest. Hala antzeztu dute, behintzat, Gipuzkoako erresidentzietako langileek bere 228. greba egunean egindako parodia batean. `Zaintza prekarioen alde´ lelopean trajea soinean eta arduradun politikoen aurpegien maskarak jantzita, propaganda feministari behingoz uko egin eta berdintasunaren aldeko benetako politikak ezartzea exijitu diote Aldundiari. Martxoaren 8 arte gutxienez greban izango diren langileek zuriketa morea egitea leporatu diote Aldundiari.

Gipuzkoako erakunde publikoetako ordezkaritza zabala atera da egoitzetatik kaleetara, zaintza prekarioen alde daudela argi oihukatzeko. Ondoan izan dituzte Adegi, Garen, Lares eta MATIA patronalak ere, Gipuzkoako adinekoen erresidentzietan kostuak murriztu eta etekinak handitu nahi dituztela onartzeko prest. Hala antzeztu dute, behintzat, Gipuzkoako erresidentzietako langileek bere 228. greba egunean. `Zaintza prekarioen alde´ lelopean trajea soinean eta arduradun politikoen aurpegien maskarak jantzita, propaganda feministari behingoz uko egin eta berdintasunaren aldeko benetako politikak ezartzea exijitu diote Aldundiari. Martxoaren 8 arte gutxienez greban izango diren langileek zuriketa morea egitea leporatu diote Aldundiari.

Propaganda feminista gutxiago, berdintasun erreal gehiago

Martxoaren 8aren atarian, berdintasunaz hitz egitea leporatu diote Aldundiari, hain zuzen, %30eko soldata arrakala duen erresidentzietako sektorea %90ean finantzatzen duelako, eta, beraz, bertako lan baldintza eskasen erantzule delako. `Ohe gehiago, langile gutxiago´edota `lan kostu gutxiago, etekin gehiago´bezalako mezuak irakur zitezkeen manifestazioan.

Berriki ELAk martxan jarritako kanpaina batean jaso zen bezala, Markel Olanok zuriketa morea egiten du etengabe, praktikan, emakumeen lan eta bizi baldintzak okertzen dituzten politikak babesten dituen bitartean. Bertan jasotzen denez, langileen eskariak onartzeak sistema itota utziko lukeela esan zuen Olanok irratian egindako elkarrizketa batean. Langileek ere erantzun egin diote: “Badakizu zer den benetan itogarria, Olano Jauna? Egunero lanera joanda ere plantillaren herena baino gehiago mileriusta izatera ere heldu ezinik bizitzea, edota pertsona bat altxatu, garbitu, jantzi eta pixoihalak 15 minutuan aldatu behar izatea. Itogarria da gauean erresidentzia askotan 2 laguntzaile baino ez egotea 140 pertsona atenditzeko. Defendaezina da, Diputatu jauna, emakume izate hutsagatik %30eko soldata-arrakala sufritzea, edo garbiago esanda, 6.000 euro gutxiago kobratzea”. Grebalariek azpimarratu dute itolarrian daudenak langileak eta egoiliarrak direla.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.