2019-04-12 12:06
Gipuzkoako erresidentzietako grebaren aldi berri honetako lehenengo 12 egunak bete dira. ELAk balorazio positiboa egin du grebaren jarraipenaren inguuan eta Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du gutxiengo zerbitzuak salatzeko. “Langile askoren greba eskubidea urratuz ordutegi ezinokerragoak ezarri dituzte”.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira. 2017. urtean ekin zitzaion negoziazioari, alegia, orain dela bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago. Denbora tarte honetan ELAk patronalaren gehiengoarekin aurreakordioa erdietsi du. Aldundiak ez du bere hitza betre eta gezurretan aritu da azkanldian, aurreakordioa jasotzen duen dokumentua faltsifikatuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.