2018-10-24 11:27
Erabateko jarraipena izan du urriaren 24, 25 eta 26rako Gipuzkoako egoitzetan deitutako greba deialdiaren lehen egunak. Langileek bat egin dute deialdiarekin eta elkarretaratzeak egin dituzte hainbat egoitzen aurrekaldean.

Gutxiengo zerbitzuen eraginez greba egitera deituak 5000 langile badaude ere, greba eskubidea 5etik batek soilik izan dugu, Diputazioa eta Lan Delegaritzak jokatutako papera tarteko, gutxiengo zerbiztuen aginduaren  gehikuntzak greba eskubidearen urraketa larria ekarri du.

Honekin batera, patronalaren eskaintza negargarriak, Gipuzkoako kaleak hartzera eraman ditu langileak. ELAren aburuz sskok uste dutena baino gehiago eta indartsuagoakdirela erakutsi dute. Borroka gizarteratzeko hartutako konpromezuaren ikur dira eta jada iratzarri den eta isilduko ez den sektore baten indarra erakusten dute".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.