2020-06-02 15:57
Joan den apirilean, GESTIÃ'N Y MATRICES 3D enpresako zuzendaritzak kaleratze kolektibokorako ERE bat aurkeztu zuen, 18 langile kaleratzeko. Bertan, enpresa batzordeko 3 kide ere sartu ziren. EREaren kontsulta-aldian, enpresak ez zuen aurkeztu eskatutako dokumentazioa eta ez zuen inolako borondaterik izan neurri ez-traumatikoak negoziatzeko. Azkenean, enpresako zuzendaritzak 18 kaleratzeak gauzatu zituen.

ELA enpresako zuzendaritzaren hainbat irregulartasunen eta kudeaketa negargarriaren jakitun da. Hala ere, ekainak 1, zuzendaritzak bere burua gainditu zuen: EREak eragiten ez zien langileek ezin izan zuten lanik egin enpresa itxita zegoelako eta sarrerako sarraila aldatuta zegoen. Ekainak 2, enpresa itxita segitzen zuen eta langileak banakako kaleratze-gutunak jaso zituen.

 

ELAk salatzen du GESTIÃ'N Y MATRICES 3Dren zuzendaritza legetik kanpo ari dela eta gai hori Lan Ikuskaritzan jakinarazi du. Bestalde, enpresako arduradunei ohartarazten die “bide juridiko eta sindikal guztiak erabiliko dituela plantillaren eskubideak defendatzeko”.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.