2020-10-06 11:28
Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak sektoreko langile gehienei greba eskubiderik gabe utzi, ehunka langilek partehartu dute gaur Donostian ELAk deitu duen manifestazioan. Gipuzkoako Foru Aldundian amaitu den martxan,sektoreko langileekin batera, Gipuzkoako Senideak, pentsiodunen hainbat plataforma eta Zaintza iraulik ere partehartu dute manifestazioan, Gipuzkoako Foru Aldundiari â€' Zerbitzua % 90ean finantzatzen duenari â€' eta sektoreko patronalei eskatu diete sektoreko hitzarmena lehenbailehen eta berehala sina dezatela. Horrela, lan-baldintza hobeak, plantilla handitzeak, bitarteko gehiago eta hobeak lortzeko, azken batean, bizi- eta lan-baldintza hobeak lortzea ekarriko bait luke.

Martxoaren 13an 243 eguneko greba atzeratu ondoren, eta Gipuzkoako egoitzetan bizi izandakoaren eta jasandakoaren ondoren, Aldundiaren eta sektoreko Patronalen erantzuna espero zenaren guztiz kontrakoa izan da. ELAren esanetan lan eta gizarte-gatazka konpontzea, plantilla handitzea, baliabide material gehiago eta lan-baldintza hobetzeko erabakia hartu beharrean, 9 hilabete igaro ondoren, Aldundiak eta sektoreko patronalak erabateko mespretxua erakusten ari dira langileekiko eta egoilarrekiko. "Adibide gisa, azken hilabeteetan egindako azken hiru bilera-eskaerei erantzun ere ez dute egin".

Urriaren 6an, eta 244. greba egunean, sektoreko langileek salatu dute COVID-19 pandemiaren aurretik baino baldintza okerragoetan ari direla lanean. Gaur egungo egoera oso kezkagarria dela. Pandemiaren aurretik ere oso defizitarioa zen egiturazko langile faltari lan-karga askoz ere handiagoa gehitu behar zaio, zentroen berregituratzea dela eta. Hori dela eta, gaur egun langile-falta horrek arrisku larrian jartzen du, ez bakarrik langileen osasuna, baita egoitzetako erabiltzaileen bizitza ere.

"Langileak txaloetataik haratago, bizi duten pandemiaren bigarren olatu honetan, langileok eta erabiltzaileok, urgentziaz eta berehala, langile gehiago, bitarteko gehiago eta hobeak behar dituzte, bizi- eta lan-baldintza hobeak. Erabiltzaileei baldintza duinak bermatzeaz haratago, erabiltzaileen eta egoitzetako langileen bizitza dago jokoan", azpimarratu dute langileen bozeramaileek manifestazioaren amaieran.
Langileek, Donostian gaur frogatu duten bezela, argi dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak eta Foru Aldundiaren eta sektoreko patronalaren murrizketak gorabehera, borrokatzen jarraituko dutela bere helburua lortu arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.