ARGIA.eus

2021eko apirilaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-04-08 09:09
Tubacexeko langileak Bilboko kaleetara irtengo dira igandean. Hain zuzen ere, 129 langile kaleratzeko EREaren aurkako grebak bi hilabete beteko dituenean. 'Jendeak sendotasun eta elkartasun handiarekin erantzun du, eta indar betean jarraitzen dugu'. Hala dio Edu Iberniak, Tubacexen gehiagoa duen ELAko ordezkariak eta enpresa batzordeko presidenteak. Manifestazioa 11:30ean abiatuko da Mariaren Bihotzetik.

Tubacexek EREarearekin kaleratu nahi dituen 95 lankideen izen-abizenak aurkeztu ditu jada.

Horiek izango dira kaleratzerik traumatikoenak. Baina aurretiko erretiroak eta 22 lanuzte boluntarioak kontuan hartuta, guztira 129 pertsonei eragingo die EREak. Gainera, 2020. urtean zehar 150 behin-behineko langilek ere alde egin behar izan zuten; horietako askok lau urte baino gehiago zeramatzaten lanean. Eta kontratako langileak ere asko gutxitu dira. Horregatik, askoz gehiago dira.

Tubacexeko zuzendaritzak dio pandemiaren aurretik sartu zela sektorea krisian, eta horregatik behar dela EREa. ELA ez dago ados, egoeraren ondorioz sortutako krisia delako.

Zuzendaritzak gezurra dio. 2019. urtera arte, Tubacexek mezu baikorrak helarazi zizkigun, esanez dena ongi zihola. Gero, galeren berri ematen hasi zen, eta pandemiaren ondorioz are okerragoak izan dira emaitzak. Finantza trikimailuekin, ordea, galerak eta irabaziak nahi bezala banatu ditzakete, eta horregatik garrantzitsuena da oro har enpresak irabaziak izan zituela. Beraz, guk garbi dugu egoeraren ondorioa dela bizi dugun krisia, eta zuzendaritzak neurri estrukturak hartzeko baliatu nahi duela krisi hori.

Protestetan ertzainekin izandako liskarrez gain, bileretan sartzeko miatu zaituztetela salatu duzue.

Piketeekin gehiegikeriaz jokatu du Ertzaintzak, eta horren beste adibide bat dira miaketak. Zuzendaritzak deituta, EREa eta ERTEa negoziatzeko hotel batera joan behar izan dugu bilera egiteko, eta hor gertatu dira. Hotelean sartu aurretik, zorroak zabaltzera behartu eta miatu gintuzten. Bigarren bileran beste hainbeste egin nahi ziguten, baina uko egin genion. Zuzendaritzako ordezkariak etortzeko eskatu genuen.

Zer sentitu zenuten une horretan, ordezkari sindikala izaki?

Ikaragarrizko inpotentzia, gaizkile baten moduan tratatzen zaituztelako. Langileen izenean zuzendaritzarekin bilera batera zoazenean, pentsatzen duzu negoziatzeko denak berdinak garela. Baina ez da horrela: zuzendaritzako ordezkariak ez dituzte miatzen eta ez zaie berdin tratatzen.

Egoera hori izanik, nola jaso duzue Arantxa Tapia Jaurlaritzako kontseilariaren ?€śmodu zibilizatuan?€ť negoziatzeko eskaera?

Ondo legoke bera gure negoziazioetan egotea, ikus dezan nor den hemen zibilizatuena. Zuzendaritzak dio sindikatuok ez dugula negoziatu nahi, baina errealitatea bestelakoa da. Guk egiten ditugu proposamenak, baina ez dutenean nahi dutena entzuten, orduan zuzendaritzak dio guk ez dugula negoziatu nahi.

Nola baloratuko zenuke oro har Jaurlaritzaren jokabidea?

Oso eskasa izaten ari da, bi aldeak pozik utzi nahi dituelako, ez besterik. Baina Jaurlaritzak esku hartu behar du, kaleratzeak gelditzeko eta aberastasunaren galera saihesteko. Gaur Tubacex izan daite, baina bihar beste enpresaren bat izango da.

Neurriak are beharrezkoagoak dira Aiaraldean, egoera ekonomikoa larria izaki.

Eskualde osoari eragiten digu. Hori guztia enpresaren larderiagatik gertatzen ari da, baina baita Jaurlaritzak ez duelako esku hartzen ere, eta lan erreformak ahalbideratzen dituelako EREak, ikuskaritzaren inolako txosten lotesleren premiarik gabe.

Aiaraldeko herritarren babesa jaso duzue, eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik ere iritsi dira babes mezuak.

Harrituta bezain eskertuta gaude. Bazirudien gizarteak galdua zuela gogo solidario hori, baina ez da horrela izan. Gizarteak eta eskualdeak bere burua ikusi du Tubacexen, eta elkartasun mezuak oso eskertzekoak izan dira. Orain espero dugu Tubacexeko langile guztiek adibidetzat hartuko dutela elkartasun hori.

Igandean berriro ere Bilbon egingo duzue manifestazioa.

Tubacexek egingo du buru, baina eskualdeko zein Euskal Herriko herritar guztiei egiten diegu parte hartzeko deia. Elkartasuna eta langile klasearen batasuna adierazteko manifestazioa izatea nahiko genuke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.