2020-10-23 12:02
Vithas San Joseko plantillak greba hasi zuen urriaren 20an, hitzarmenaren benetako negoziazioaren eta lan baldintzen hobekuntzaren alde. Gasteizko kaleetan egin diren greba eta mobilizazioen lehen lau egunen ondoren, Batzordeak -ELA,CCOO,UGT- oso positibotzat jo du langileen erantzuna, Eusko Jaurlaritzak patronalarekin bat eginda ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izanda ere.

Enpresak egin dituen azken jakinarazpen publikoen ondoren, plantillak erantzun beharra dauka:

Alde batetik, enpresak ukatu egiten du langileen greba-eskubidea urratu duela. Ez da horrela, izan ere, lau greba-egunetan, gerentzia grebak ospitalean duen eragina arintzen saiatu da, beste langile batzuekin greba-eginkizunak betez eta urgentziaz kanpoko jarduerak eginez. Batzordeak lehen salaketa jarri zuen Lan Ikuskaritzan, eta enpresak egiten dituen irregulartasun guztiak judizializatzen jarraituko du, plantillaren greba-eskubideari kalte egiten badiote.

Bestalde, enpresak 22 profesional sanitario kontratatzeko argitaratu duen prozesua argitu nahi du Batzordeak. Lehenik eta behin, 22 kontratazio horietatik 11 medikuak dira. Badakigu zer ondorio ekonomiko dituen Ospitalean profesional berriak izateak, baina nola ----artatuko/operatuko dute nahikoa erizain/laguntzaile/garbiketa/administrazioa/erradiologia etabar langile ez badago? Bigarrenik, 22 kontratazio horietatik 9 erizainak dira, baina nahikoa dira 9 erizain azken hilabeteetan 16 erizain galdu ditugunean? Garrantzitsua iruditzen zaigu gogoratzea, hain zuzen ere, enpresak zailtasunak ikusten baditu sektore horretan kontratatzeko eta jendea joan egiten dela alegatzen badu, lan-baldintza onik ez dugulako dela, eta lan-gainkargak plantilla lehertzen dutela.

Batzordeak berriro gogorarazi nahi dio enpresari azken hilabeteotan plantilla %25 jaitsi dela, eta jarduera, berriz, iazko urrikoa bera dela, nahiz eta pandemia egoeran egon (enpresak Eusko Jaurlaritzari horrela aitortu dio), eta zerbitzu batzuetan ezin izan direla gutxieneko zerbitzuak bete, Eusko Jaurlaritzak agindutakoa betetzeko behar adina langile ez dagoelako.

Azkenik, enpresak prentsan jakinarazi du langileen ordezkariekin elkarrizketa irekia izateko asmoa duela. Hori dela eta, Batzordeak greba birformulatzea proposatu du. Enpresarekin benetako negoziazioa izan ahal izateko, eta fede onaren erakusgarri, Batzordeak datorren asterako erregistratutako grebaren deialdia bertan behera utzi du, eta enpresa zuzenean interpelatzen du egun horietan hedabideetan islatu duen elkarrizketarako borondatea erakuts dezan eta negoziazio-bilera bat egin dezan eduki errealekin. Hala ez bada, azaroko lehen astean grebari berriro ekitea besterik ez du izango Batzordeak, eta langileentzat duina den hitzarmen baten alde borrokatzen jarraitzea, langileak inoiz baino elkartuagoa eta sendoagoa baitaude.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.