2020-10-20 16:49
Grebaren lehen egunaren jarraipena handia izan da, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzaren neurriz kanpoko gutxieneko zerbitzuek galarazi egin dietela langile batzuei greba-eskubidea erabiltzea.Biharko manifestazioa, gaurkoa bezala, 11: 00etan abiatuko da ospitaletik, hitzarmen duin baten eta langileen hobekuntza baten alde

Vithas San Joseko langileek grebaren lehen eguna izan dute gaur, hitzarmenaren benetako negoziazioaren eta lan baldintzen hobekuntzaren alde. Greba era zabalean jarraitu izan da, eta Batzordeak oso positibotzat jo du mobilizazioaren lehen eguna. Hala ere, bai Administrazioak eta bai patronalak greba-eskubidea gauzatzeko trabak jarri dituzte.

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuen berri atzo eman zuten greba hasi eta 9 ordu eskasera, enpresaren esku utziz gutxieneko zerbitzu horien antolaketa guztia, langileen ordezkaritza kontuan izan gabe. Gainera, gutxieneko zerbitzu horiek neurriz kanpokoak izan dira, eta ez dira larrialdi-egoeren ondorio izan, eta ospitalean eguneroko egun batean dauden langile-ratio berdinak edo handiagoak izan dira.

Patronalari dagokionez, grebak ospitalean izan duen eragina arintzen saiatu da, langile grebalarien funtzioak beste langile batzuekin betez eta premiarik gabeko jarduerak eginez. Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak argi eta garbi adierazten du greba-egun horietako jarduerak atzeraezina eta premiazkoa izan behar duela, eta enpresak erabat urratu due hori. Guztiagatik, Batzordeak lehen salaketa bat jarri du Ikuskaritzetan, eta enpresak egiten dituen irregulartasun guztiak judizializatzen jarraituko du, langileen greba-eskubidearen defentsan.

Eragozpen guzti hauek izanda ere, langileek Gasteizko kaleak bete dituzte aldarrikapenekin, eta bihar beste greba egun batekin mobilizatzen jarraituko dute. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.