2019-02-06 12:28
EAEko Auzitegi Nagusiaten epaiak argi azaltzen du esku-lanaren trafiko ilegal baten aurrean gaudela, langileen eskubideak era larri batean urratzen dituena, eta, behartu egiten du demanda jarri duten langileak CIE Mecautoko langile bihurtzera.

Lan-Ikuskaritzak eta Gasteizko Sozialeko 3. epaitegiak esana zuten langileen zesio ilegala zegoela CIE taldearen baitan. Hori horrela, EAEko Auzitegi Nagusiak 2019ko urtarrilaren 22ko sententzian lehen instantziako epaitegiak esandakoa guztiz berretsi du, esanez CIE Mecautok SGE enpresaren bitartez iruzurra burutu zuela.

Epaiak argi azaltzen du esku-lanaren trafiko ilegal baten aurrean gaudela, langileen eskubideak era larri batean urratzen dituena, eta, behartu egiten du demanda jarri duten langileak CIE Mecautoko langile bihurtzera.

Epaiak, era berean, sindikatuaren jarrera babesten du, zeina langileekin batera koordinatuz borrokatu egin duen egoera hau Arabako CIE Taldeko hainbat enpresatan.

ELAtik gure gogobetetzea adierazi nahi dugu. Lortu dugu SGE-ren bitartez CIE taldean lan egiten zutenen prekarietatea ezabatzea. Langile hauek CIEko plantillara gehituko dira, kontratu mugagabearekin eta bertako lan hitzarmeneko baldintzekin. Lorpen honen arrakasta ez zen posible izango azpikontrataturiko langileen eta enpresa nagusiaren arteko langileen koordinaziorik gabe. Zoriondu egiten ditugu beren antolakuntza eta duintasunagatik.

Salatu nahi dugu CIE taldearen jarrera. Enpresa bat zeinak publikoki adierazten duen nola bere egunerokoan zenbait milioiko onurak izaten dituen, eta horrelako praktiketara heltzen den. Hori izanik onura handiak sortzea langileen prekarizazioarekin.

ELAk jarraituko du borrokan lan baldintza duin, justu eta esplotaziotik libreko batzuen alde.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.