2019-01-30 16:48
ELAk gogorazi nahi du egoera hau 'Egin' egunkaria itxi izanaren ondorio zuzena dela, hots, Auzitegi Gorenak ere, legez kanpoko jo zuen erabaki baten ondorio, eta 200 lanpostu arriskuan jartzen dituena.

ELAk salatu du adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela Gara egunkariari Gizarte Segurantzarekin zegoen zorra leporatzea. Garzon epaileak ebatzi zuen hori, 1997an `Egin´ itxi zenean. Zenbatekoa, jakin berri denez, 4,7 milioi eurokoa zen. `Gara´-ren eta hartzekodunen artean akordioa iritsi da, baina egunkariaren etorkizuna konplikatu egin da, eta honek arriskuan jartzen ditu 200dik gora lanpostu, hedabide honek datozen hiletan kopuru handiak ordaindu behar baititu zor hura kitatzeko.

ELAk salatu duenez, arrazoi ideologiko berberak daude bi erabakien atzean: PPren Gobernuak `Egin´ ixteko hartu zuena, eta Garzon epaileak zor handi hori egunkari berri bati, `Gara´-ri, egozteko hartutakoa; helburu politikoa adierazpen askatasuna mugatzea eta euskal kazeta bat desagerraraztea zen eta bada oraindik ere. ELAk bere erabateko elkartasuna adierazi die Garako langileei.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.