2019-03-26 13:00
Osakidetzak Garapen Profesionalarengatik zor dituen atzerakinak ordaintzeko borondaterik ez duela salatu dute Bilbon ELA eta ESk sindikatuek. 2011ko deialdiko osagarria martxoko nominarekin batera ordaintzen hasiko zela aurreratu zuen, baina ez da horrela gertatu. Jakina denez, Auzitegi Nagusiak ELAri arrazoia eman zion eta Osakidetza behartzen du langileei zor dizkien 100 miloi euro ordaintzera. Osakidetzak atzerakinak ordaintzeko borondaterik ez duela salatu du behin baino gehiagotan ELAk.

Epai horretan aitortu zenez, Osakidetzako 7.000 langilek ez zuten nominan jaso zegokien soldata-osagarria, jasotzeko eskubidea izan arren. Azpimarratu beharrekoa da Osakidetzako langileen soldataz ari garela, eta soldata hori alde bakarretik murriztu zietela. Murrizketa horrekin langile-kidego horren eroste-ahalmenaren galera %21eraino metatu da.

Gogoratu beharrekoa da ELAk eskatu ziola Osakidetzari lanbide-garapenaren eredua berraztertzeko, eta irtenbide bat bilatzeko; horixe izan zen garai hartako greben arrazoietako bat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.