2022-05-11 08:04
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako 30 langileek gaur eta bihar deitutako bi greba-egunetako lehenengoan parte hartu dute, enpresarekin lortutako akordioa betetzea eskatzeko. Akordio horrek 2021eko atzerapenen ordainketak ezartzen zituen, eta langileen erosteko ahalmenari eustea bermatzen zuen.

Batzordeak zortzi greba egun deitu ditu maiatzean, zuzendaritzak akordioa bete ez duela salatzeko. Eta gatazka hilabete honetan konpontzen ez bada, ekainean greba mugagabea deituko dutela iragarri dute.

Vicinay Mooring Connectors Vicinay Marine Group-en enpresa subsidiario bat da, Galdamesen kokatua.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.