2019-07-18 12:44
G7-aren gailurra Miarritzen egiteko hilabete inguru falta dela aprobetxatuz, G7 EZ! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen plataformak azken hilabeteetan garatu duen atxikimendu dinamikaren berri eman du. "G7a osatzen duten zazpi potentziek mundua hondamendira eramateko izan dezaketen gaitasunaren aurrean, langileon, eta oro har, herriaren potentzialitatea jartzen dugu parez pare bizitza zein natura erdigunean izango dituen eredu berri baterako bidera elkarrekin egiteko".

Eremu, arlo eta izaera oso ezberdinetako atxikimenduak jaso ditugu; horietako batzuk agerraldian egon dira, beste batzuk ezin izan dute parte hartu eta gehiago izango direla nabarmendu dute.

G7 maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek gerra hotzaren garaian sortutako taldea da (AEBk, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatua). Abuztuaren 24, 25 eta 26ean Miarritzen bilduko dira. Esan beharrik ez dago, Miarritzeko G-7ko gailurra sistema kapitalistaren krisi anitz eta iraunkor baten erdian burutuko dela, berau birsortzeko etengabeko ahaleginean eta, era berean, horrek guztiak eragiten duen elite kapitalisten arteko lehia eta tira bira geoestrategiko handien artean.

Irakurri adierazpena

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.