2019-07-18 13:43
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNTk deituta, Bizkaiko metaleko langileek kontzentrazioak egin dituzte Petronor, Elecnor, Astilleros Murueta, Ormazabal eta Leyde Steel enpresen egoitzen aurrean, Euskadiko hitzarmen sektorial garrantzitsuenetarikoan lan baldintza duinak bermatu daitezen exijitzeko. FVEM, Bizkaiko Metaleko Enpresen federakundea, gezurretan ari dela salatu dute ere. Langileak greban izango dira irailaren 30etik urriaren 4ra.

ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNTren ohar bateratua:

2018 hasieran Bizkaiko Metalaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio mahaia ireki zen berriz ere. Urte eta erdiz, FVEMek behin eta berriz esan du ez zela posible negoziatzea lau plataforma sindikal existitzen zirelako, eta, beraz, sindikatuen aldetik proposamen bateratua jaso arte ez zela inongo aurrerapausorik emango.

Horren aurrean, eta zenbait bilera egin ondoren, ELA, CCOO, LAB eta UGTk hitzarmenak eduki beharko lituzkeen gutxieneko aldarrikapen batzuk adostu genituen. Gutxieneko akordio hau pasa den maiatzaren 10ean aurkeztu genion FVEMi, eta hauexek dira bere puntu garrantzitsuenak:

  •  2018-2020 akordioaren indarraldia.
  •  KPI + 2 soldataren igoera tauletan eta KPI + 1 gainerakoetan.
  •  ETTen erabilera eta ebentualitatea mugatzea, malgutasuna arautuz.
  •  Subrogaziorako eskubidea.
  •  Genero berdintasunean aurrerapenak.
  •  Lan osasun arloan aurrerapenak.

Hau da, Bizkaiko metalgintzako langileen baldintzak eguneratzea eskatu genuen, urteetan zehar galdutako eros ahalmena berreskuratzea, azken urteotako siniestralitatea eta prekarietatea desagertaratzea (subkontratazioa, ebentualitatea, esate baterako). Beraz, Euskadiko hitzarmen sektorial garrantzitsuenetariko bat izanda, baldintza duin batzuk bermatzea eskatu genion, besterik ez.

FVEMek, ordea, egunak pasa ahala gero eta gezur eta utzikeria handiagoz jokatzen jarraitu du.

  • Duela zenbait hilabete, bere aitzakia izan da sindikatu bakoitzak bere plataforma propioa zuela eta ez genuela plataforma bateratu bat aurkeztu. Bestalde, hilabete eta erdi daramazki sindikatuon plataformak bateratua FVEMen mahai gainean eta honi erantzun argi eta zuzena eman dio, ezezkoa!
  •  Ondoren, greba deien aitzakiari eutsi zion... Negoziatzeko, gauza bakarra da beharrezkoa: borondatea, eta FVEMek argi utzi du borondaterik ez duela.
  • Ekainaren 17an, sektore mahaiko azken bilera egin genuen, eta data berririk gabe amaitu genuen bilera, FVEMek bere agenda begiratu behar baitzuen. Greba deialdirik gabe 28 egun igaro eta gero, FVEMek oraindik ez digu bilera egiteko datarik proposatu. Hementxe dugu FVEM utzikeria eta arropuzkerian oinarritzearen beste proba bat. Beharrezkoa da gogoratzea FVEMek hurrengo sektore mahaiko deialdia zabaltzeko konpromisoa hartu zuela, baina ez du bere hitza bete.

Nork uste du FVEMek negoziaziorako jarrera egokia duela, jadanik horren beste aldiz eskatu izan duen proposamen bateratua bere eskuetan izanda, sindikatuok aurkeztu dizkiogun proposamenen artean ez badu bakarra ere onartzen? Lan baldintzak 2011tik izoztuak dituen sektore batentzako soilik igoera ekonomiko lotsagarriak proposatzen ditu, 2003ko hitzarmena aplikatzen dituzten empresa piratak daudela jakinda. Hortxe dugu FVEMen negoziaziorako jarrera eta eredua.

Bestalde, enpresaburuek Bizkaiko metalaz gain beste interes politiko edo ekonomiko batzuetarako lan egiten omen duten galdetzen diogu geure buruari. Bilera-datak ez adieraziz eta proposamenik egin gabe, FVEMek gatazka luzatu nahi duela bururatzen zaigu, eta  ez duela inolaz ere konponbiderik nahi.

Beharrezkoa dela enpresako zuzendaritzak FVEMi sindikatuek maiatzaren 10ean erregistratutako eskaerak betetzeko exigitzea,  bertan agertzen diren materia eta gai guztien inguruan negoziatzeko prest egon daitezen konpromezua adieraziz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.