2018-05-11 11:24
Eusko Jaurlaritzak, prekarietatearen alde eta bere arduren utzikeria eginez, Eustaten (Euskal Estatistika Erakundea) dauden 91 langileak egoera prekarioan mantentzea erabaki du.Egoera honen aurrean ELA, LAB, CCOO eta UGTk lanuztea deitu dute maiatzaren 24rako.

91 dira Eustaten lanean dauden pertsonak. Pertsona hauek 27 urte daramatzate Eusko Jaurlaritzarentzat lanean, nahiz eta euren lana ikusezin bilakatu den. Tamalez, epaitegietara joan behar izan zuten (2010 – 2012 urteetan) euren lanpostua onartua izan zedin eta LPZ batean azaldu ahal izateko.

Nahiz eta epaitegiak arrazoia eman eta Legebiltzarrak egoera honen irtenbiderako agindu zehatza eman, Eusko Jaurlaritzak, gehiengoa emakumezkoak diren sektore honetan, horrelako egoera prekarioa mantentzeko proposamena egiten jarraitzen du.

91 langileak %100eko lanaldien ziurtasunik gabe eta urte osoa lana egingo duten jakin gabe daude. Badago nahikoa lan, ondo antolaturik hau horrela gauzatzeko. Eta badaude makina bat inkesta kanporatzen direnak, bertan egin beharko liratekeenak eta lana ere sortuko luketenak, zerbitzu publikoa indartuz. Falta dena, berriro ere, borondate politikoa da.

ELAren proposamena oso argia da: gaur egun dauden langile guztien lanpostua bermatzea, %100eko lanaldiarekin urte guztirako, lurraldeen arteko derrigorrezko mugikortasunik gabe, lanpostuaz jabetu ondoko euskerazko perfileko derrigortasun datarekin eta kontsolidazioa EPE bati lotuta, egonkortzeko berme gisa.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.