2019-09-17 09:42
ELAk Auzitegi Gorenean irabazitako epaia betearazteko asmoz Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritza premiatzen du Justizia Administrazioko lanpostuetako lansarien araubidea balioesteko prozesua abiaraztera, administrazio horretako pertsonalak diskriminaziorik jasan ez dezan, gainerako administrazioetako pertsonalaren aldean. demandan.

Balioespen-prozesua sindikatuen partaidetzaz eraman behar da, balioespenak ekar dezakeen diru-kostua kontuan hartuz, eta horretarako behar den aurrekontu-partida esleituz. Aldi berean Eusko Jaurlaritzak amore eman du ELAren demandan, Donostiako Lanpostu Zerrendaren aurka arrazoi berdina dela-eta (lanpostuen balioespena egin ez izana) jarritako demandan.

Halaber, ELAk Barakaldoko Lanpostu Zerrendaren aurka jarritako kasazio-errekurtsoaren ondorioz Auzitegi Gorenak doktrina gisa hau ezarri zuen: "Justizia Administrazioko lanpostuen zerrenda batean berariazko osagarriaren banako zenbatekoa finkatu ahal izateko, lanpostuen berariazko baldintzak balioetsi behar dira nahitaez aldez aurretik edo, behintzat, lanpostuen zerrenda onestearekin batera". ELAk, arrazoi berdina dela-eta, Donostiako Lanpostu Zerrendaren aurka (2018an onetsia) jarritako demandan Eusko Jaurlaritzak amore eman du, ELAren demandaren eskakizunak onartuz.

Horren harira, ELAk oroitarazten du lanpostuen balioespen hori eginda egon beharko zen 2012tik Justiziako Kidego Orokorretako 2.400 funtzionarioentzat, eta 2010etik Mediku Forentseen Kidegoarentzat. Atzerapena dela-eta, Euskadiko Justiziako langileek, norberaren kategoriaren arabera, lansarien %20 gutxiago jaso dute, batez bestez. Eta horren munta, urtean, 15 milioi eurokoa izan daiteke. Horregatik ELAk tinko eskatzen du auzitegien eta Eusko Legebiltzarraren aginduak berehala betetzeko.

Hori dela eta, ELAk, Eusko Jaurlaritzari exigitzen dio, berehala bete ditzan auzitegiek eta Eusko Legebiltzarrak emandako agindua.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.