2019-01-24 10:45
Gainera, aurrekontu-partida baten bidez ahalbidetu behar da milaka behin-behineko langile publikoren lan-egoera berehala egonkortzea. ELAk gogoratu nahi du eros-ahalmenaren galera %15aren ingurukoa dela EAEko administrazio publikoan. Eusko Jaurlaritzak bere lege-proiektuan dakarren soldata-proposamena Sanchezen gobernuaren errege lege-dekretuan ezarritako gutxienezko mailakoa da. Lege-dekretu hori aste honetan bertan berretsi da kongresuan, eta Rajoyren gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek 2018ko martxoan sinatutako akordioaren kopia da.

Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko duen lege-proiektua dela-eta, gobernuko eledun Josu Erkorekak egindako adierazpenetan, besteak beste, esan du herri-langileen soldata-igoera %2,25ekoa izango dela. Horren aurrean, ELA-Gizalanetik gogoratu nahi dugu zein den euskal langile publikoen egoera:

    •  Eros-ahalmenaren galera %15aren ingurukoa da.

    •  Itzarriren murrizketa %2koa da egun.

    •  Lanbide-garapenaren eta erretiro-sarien murrizketak mantenduko dira.

    •  Behin-behinekotasun tasa %40ren bueltan dabil sektore guztietan (hezkuntzan, osasunean, autonomia-administrazioan...).

    •  Pribatizazioek eta enplegu publikoaren suntsipenak ez dute etenik.

Egoera penagarri hori Eusko Jaurlaritzaren politika neoliberal eta antisozialaren ondorio zuzena da. Izan ere, aurrekontu-superabita eta zorraren ordainketa lehenetsi dituzte, EAEko herritarren oinarrizko beharrizanak betetzeko diren zerbitzu publikoen gainetik. Esandakoa argitze aldera bi datu besterik ez: osasunean egiten den inbertsioa, 2009. urtetik aurten arte, 520 milioi jaitsi da; eta hezkuntzan egindakoa 632 milioi. Horrek, zer esanik ez, eragin kaltegarria du hezkuntzaren eta osasunaren sistemaren kudeaketan.

Eusko Jaurlaritzak bere lege-proiektuan dakarren soldata-proposamena Sanchezen gobernuaren errege lege-dekretuan ezarritako gutxienezko mailakoa da. Lege-dekretu hori aste honetan bertan berretsi da kongresuan, eta Rajoyren gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek 2018ko martxoan sinatutako akordioaren kopia da.

ELAk akordio hura salatu zuen 155 artikulua aplikatzearen parekoa zela esanez, gure herriko zerbitzu publikoei zegokienez; ez baitakar KPIren erreferentziarik, eta BPGaren eta aurrekontu-superabitaren baldintzaren pean geratzen baita.

ELAk eskatzen die, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei, lege berriaren bidez lan-baldintzetan eragindako murrizketa guztiak lehengora ditzaten.

  • Galdutako eros-ahalmena berreskuratzea (%15aren inguru).

  • Itzarrirako ekarpenak eta erretiro-sariak.

  • Lanbide-garapena sektore guztietan.

  • Aurrekontu-partida bat, benetako negoziazio-prozesu bati ekiteko, eta milaka langileren postuak berehala egonkortzeko, behin-behineko eta prekarietateko egoeran baitaude euskal sektore publikoan.

  • Itunpeko hezkuntzaren gatazka ito-puntutik ateratzea ahalbidetzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.