2018-10-22 11:40
ELA-k Gipuzkoako Erresidentzietako langileei egindako eraso larritzat salatzen du gaur Eusko Jaurlaritzak ateratako agindua. Agindu honetan, aurreko greba egunetikan, zerbitzu minimoak %50etik %70era igotzen dira.

Lan eta Justizia Sailburuak dioenez, erabaki hau greba egunean zehar gertatutako ezbeharretan oinarritzen da. ELA-k argi utzi nahi du ez duela berririk egoera honen inguruan.

ELA-k salatu nahi du Eusko Jaurlaritzaren jokaera beste behin langileen eskubideen aurka erasoak egitea dela. Jaurlaritzak partzialtasunez jokatu du patronalen mesedetan gaurkoan ere.

Hala, ELA-k Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen du eta aditzera ematen du helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dela.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.