2020-08-28 16:26
Propaganda ariketa berri baten aurrean gaudelakoan gaude, zehaztasunik eza, inprobisazioa eta aldebakartasuna ezaugarritzak dituen jaurlaritzaren beste ekintza baten aurrean.

Ikasgeletara aurrez aurreko itzulera dela eta gaur EJak publiko egindako protokoloaren aurrean:
1. Berandu eta gaizki dator; abuztuak 28 da ( ikasturtea hasteko egunak falta dira eta langileon ordezkariekin partekatu, elkarbanatu eta adostu gabeko protokoloa da).
2. dokumentuan jasotzen diren neurri gehienak lehendik datoz; berrikuntza bakarra itzulera eskalonatuarena mailen arabera, honek osasun prebentzio aldetik berme gehigarririk ez dakar.
3. dokumentutik haratago 1.000 irakasle kontratatzeko aukera dagoela esan du sailburuak:
-Ratio jeitsierarik ez da aurreikusten ordea, ez dakigu kontratazio horiek ze irizpideren baitan egingo diren, noiz egingo diren edo egingo diren ere (udara aurretik matrikulazio kopuruen arabera ikastetxe bakoitzari dagokion lanpostu kopurua itxita ta esleituta dauka jada sailak, 2 hilabete izan ditu hau aldatzeko ta ez du egin).
-Irakasle funtzionarioei buruz ari da soilik, sukalde eta garbiketan, hezitzaileetan, irakasle laboraletan.. ez da aurreikusten plantila gehikuntzarik beraz.
-Beharren arabera esan du gainera egingo liratekeela kontratazioak, hau da, ez da segurua ez eta planifikatu eta irizpide batzuen araberakoa.
4. Propaganda ariketa berri baten aurrean gaudelakoan gaude, zehaztasunik eza, inprobisazioa eta aldebakartasuna ezaugarritzak dituen jaurlaritzaren beste ekintza baten aurrean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.