2019-10-08 12:06
Eusko Jaurlaritzak dekretu berri bat onetsi du uztailaren 31n, irailaren 9an indarrean sartu dena. Dekretu horren bidez egoitzetako betekizun materialak, funtzionalak eta pertsonalak ezarri ditu egoitzetarako. Egoitzetan 120 minutuko arreta ematea egunean ez dela lehentasuna Eusko Jaurlaritzarentzat salatu du ELAk. Aldiz, agindu berrian egoiliarrentzako arreta-ordu gutxiago ezarri dira,

ELAk otsailean plazaratu zuen bere kanpaina hau: "Zaindu nazazu gutxienez 2 orduz". Orduan adinekoen zentroetako gehiegizko lan-kargak salatu genituen, eta arreta-eredua aldatzeko premia aldarrikatu; beti ere egoiliarrak artatzeko behar diren denborak ziurtatzeari begira.

Eusko Jaurlatritzak uztailaren 31ean onartu zuen dekretu horren bidez betekizun materialak, funtzionalak eta pertsonalak ezarri ditu egoitzetarako. Dekreturen bidez zortearen menpean geratu da gure nagusien zainketa.

ELAren aburuz Eusko jaurlaritzak bertan behera laga du nagusien zainketa honoko ataletan:

  • - Zerbitzu publiko horren pribatizazioaren alde egin duelako.

  •  - Arretaren kalitateari baino, zerbitzua merkatzeari begiratu diolako.

  • - Etxebizitza komunitarioak, egoitza txikiak eta tutoretzapeko etxebizitzak (Bizkaian bakarrik 100 zentro) dekretuaren eraginpetik kanpo utzi dituelako.

  • - Gaueko ordutegian langileen eta egoiliarren segurtasuna bermatu ez duelako.

  • - Egokitzapen mekanikoak, bainugelak, aireztapena, gela bikoitzak banako gela bihurtzea... sortuko diren egoitza berrietan bakarrik aplikagarri izango direlako.

  •  - Erizaintza-zerbitzua 24 orduetan bermatu ez duelako (hori bera salatu du Medikuen Elkargoak).

  •  - Ez dakarrelako hobekuntzarik ez sukaldaritzara, ez garbikuntzara.

  • - Lanaldi partzialeko kontratazioaren bidez enplegua prekarizatzearen alde egiten duelako.

  • - Dekretuaren zioen adierazpenean egoiliarrak artatzeko pertsonala ugaltzea aipatzen bada ere, zenbaitetan gutxitu ere egin duelako.

  • - Enpresentzako milioika etekinak egoiliarren eta langileen kontura doazelako.

Egoera latz horren adibide garbiak baditugu gaur: Araban Eusko Jaurlaritzak eskatu zion enpresa bateko zuzendaritzari dekretuaren inpaktua ebaluatzeko, eta ondorioen artean honako hau atera zuen: dekretua bere horretan aplikatuz gero, 3 gerokultore kaleratu beharko lituzke (orain 17, gero 14).

Tamalez halakoa izango da gure etorkizuna dekretu berria onetsi eta gero. Hurrengo konparaziozko taulan ikus daiteke, urteko arreta-orduetan, aurreko dekretutik oraingo dekretura doan jaitsiera, ereduzko egoitza batean:

Dekretu berrian: 53.332 arreta-ordu urtean.

Aurrekoan:

  • - Bizkaia: 55270 ordu urtean: 2388 ordu gutxiago.

  • - Gipuzkoa: 71,335 ordu urtean: 18003 ordu gutxiago.

  • - Araba/Navarra: 65272 ordu urtean: 11940 ordu gutxiago.

Ostera, greban gaudenean Eusko Jaurlaritzak %80ko gutxieneko zerbitzuak ezartzen ditu, 57.068 ordu, 3736 ordu gehiago.

Dekretu berrian egoiliarrentzako arreta-ordu gutxiago ezarri dira, 1998ko dekretuan baino. gainera, eusko jaurlaritzak urteko lanaldia laburtze aukera lotu dio ratioaren jaitsierari.

Horregatik, ELAk galdatu dio Eusko Jaurlaritzari dekretu hori berehala erretiratzeko, negoziazio ireki bat hasteko, ratioa igotzeko, pertsonak helburu diren eredu baterantz joateko, eta kalitatezko zerbitzu publiko bat ezartzeko.

ELAk beherago adierazitako oinarrizko eskakizunak helarazten dizkie Euskal Herriko erakundeei (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta aldundiak) eta Arartekoari (zeinak egoitzetako arreta hobetzeko beharra adierazi baitzuen). Eskakizun hauen helburua, azken finean, zaintzaileak zaintzea da, eta horren ondorioz zainketa-zerbitzuaren kalitatea eta erabailtzaileentzako arreta ere bai:

  • - Zainketa-lana behar bezala baloratzea, eta zaintzaileei behar dituzten baliabideak eskaintzea.

  • - Gizarte-beharrizanak ugaltzen diren heinean, ratioak unean uneko egoerara moldatzea, dekretu erregulatzaileak berraztertuz eta eguneratuz.

  • - Ratioak eguneratzean kalitatezko enplegua (prekarietaterik gabe) sortu behar da.

  • - Menpeko pertsonak eta haien zerbitzura diharduten langileak zainketa-sistemaren erdian jartzea.

Ondorioz, ELAk kalitatezko ratioen alde egiten jarraituko du, pertsonak helburu dituzten ratioen alde:

 

LURRALDEA

ORAINGO EGOERA

Zainketa-denbora erabiltzaile bakoitzeko

GUTXIENEKO ESKAKIZUNA

GIPUZKOA

92 min/egunean

%30eko igoera

BIZKAIA

60 min/egunean

%100eko igoera

ARABA

88 min/egunean

%41eko igoera

NAFARROA

88 min/egunean

%41eko igoera

2 ORDU (120 min.) EGUNEAN GUTXIENEZ EGOILIAR BAKOITZA ZAINTZEKO

 

KATEGORIA

GUTXIENEKO ESKAKIZUNA

ZAINTZAILEA

2 ORDU EGUNEAN ERABILTZAILE BAKOITZEKO

ERIZAINA

24 ordu

GARBITZAILEA

%53ko igoera

SUKALDARIA

1, 50 erabiltzailerentzat

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.