2021-01-07 12:09
Osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisi larriaren testuinguruan, BPGaren %9,4ko beherakadarekin, gobernuek gastu publikoaren igoera handiaren bidez erantzun behar dute, osasun- eta hezkuntza-sektorea indartzera, pobrezia desagerraraztera edo krisi ekonomikoaren ondorioz sortutako ahultasun-egoerak arintzera bideratuta. Eusko Jaurlaritzak ez du egoerak eskatzen zuen erantzun antiziklikorik eman. Eusko Jaurlaritzak prestatu duen aurrekontu-proiektuan 2021erako 12.442 milioi euroren gastua aurreikusten da. Honek esan nahi du 500 milioi euro gehiago izango direla (+%4,2) 2020an gauzatutako aurrekontuarekiko (urte honetarako kitapen aurreikuspenaren baitan).

 

ELAren esanetan Eusko Jaurlaritza gastua ez handitzeko aitzakiarik gabe geratu da. “Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontua gehiago handitzen ez badu, nahi ez duelako da” azpimarratu du Mikel Novalek Ikerketa Bulegoko arduradunak.

Mitxel Lakuntza Idazkari Nagusia eta Mikel Novalek 20221eko aurrekontuen egitasmoaren balorazioa egin dute Bilbon.

Lakuntzak behar-sozialei aurre egiteko diru gehiago behar dela adierazi du eta horretarako erreforma fiskalaren eztabaida mahai gainean jartzea eskatu du. Era honetan, ezkerreko alderdiei hori kontuta hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen balorazioa egiteko orduan. “Erreforma bat eskatzen dugu, zerga-bilketa handituko duena, errenta altuek, kapitalak, ondareek eta enpresek beren mozkinengatik ordaintzen dituzten zergen igoera nabarmena”, azaldu du Lakuntzak.

 

Dokumentua .pdfan

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.