2020-11-06 09:54
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salak legez kanpokotzat jo ditu Lan Harremanen zuzendariaren eta Arkauteko Akademiako Zuzendaritzaren 2020ko martxoaren 26ko eta maiatzaren 8ko zirkularrak. Zirkular horietan, atzeraeraginezko izaeraz ere murriztu egiten zen lan-ordutegiak aukeratzeko askatasuna, zerbitzuak 7 orduko txanda bakarrera murriztuz. Egunero, pandemiagatik, eta horrek eragin zuzena zeukan plantillak daukan orduak metatzeko eskubidean, ordu horiek gero “berreskuratutako baimenetan” gozatu ahal izateko.

Horrez gain, seme-alabak edo senitartekoak zaintzeko lanaldi-murrizketa duten pertsonei aukera hori murrizten zitzaien, lan-ordutegiaren inguruabarrak aldatzen baitira, eta neurri hori emakumeen aurkako zeharkako diskriminazio gisa definitzen da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoaren 6. artikuluak ezartzen duen bezala.

Lan-baldintzen aldaketa horiek guztiak alde bakarretik hartu zituen Administrazioak, sindikatuen ordezkariei entzun gabe eta benetako negoziaziorik gabe, COVID-19 pandemiaren ondoriozko salbuespen-egoeran babestuta.

Epaiak argi eta garbi uzten du horrelako zirkunstantziek ez diotela Administrazioari biderik ematen langileen lan-baldintzak alde bakarretik aldatzeko, eta, guztiek bezala, legea bere osotasunean betetzera behartuta dagoela. Era berean, argi utzi du plantillako kide bakoitzak bere eskubideak defendatzen jarraitu ahal izango duela lanaldia adostuta zegoen bezala aukeratzerakoan, eta metatu behar zituzten orduak arazorik gabe hartu ahal izango dituela.

ELAk Administrazioari exigitzen dio, epaia aintzat hartuta, berehala itzul dezala legez kanpokotzat jotako zirkularrek sortutako egoera, eta lanaldi-kalkulua egin dezala epaiak agintzen duenaren arabera, langileen berreskuratutako baimenak berriz kalkulatuz. Era berean, bere ardurapean dauden langile guztieri zabaltzea exigitzen dio.

Aparteko aipamena merezi du familia-arrazoiengatik lanaldi-murrizketen baldintzak aldatzeko ezintasunari buruz epaiak egiten duen zentsurak. Hori gehiegikeria bereziki mingarria da, zaintza-lanak bere gain hartzen dituzten pertsonentzat, gure gizartean batez ere emakumeak, zeintzuk zaintza lanak eta bizitza profesionala bateratzeko neurri horiek hartu behar baitituzte.

ELAk Administrazioa interpelatzen du, gure gizartean zainketek duten garrantziaz jabetu dadin eta horiek merezi duten tokian jar ditzan, bai eta zaintza horiek gauzatzen dituzten pertsonak (batez ere emakumeak) protagonista gisa jar ditzan eta haien komenientzien mende jar ez ditzan ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.