2020-09-11 12:15
Hezkuntzako, garbiketako, eskola-jantokietako eta eskola-garraioko azpikontratetako langileek elkarretaratzea egin dute goiz partean Bilbon, berriz ere, Hezkuntza Sailak ikasturtearen hasierari buruz aurreikusi ez duen egoera salatzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek irailaren 15erko deitutako grebarekin bat egiten dutela gogoratu dute.

Beraien lana segurtasun-baldintzetan bermatzen duten kontingentzia-plan errealen negoziaziorik eza salatzen dute, bai eta langileen eta ikasleen osasuna zaintzen duten desinfekzio-lanak baldintza onenetan egiteko errefortzuen planifikaziorik eza ere.
"Salatu nahi dugu, halaber, eskola-jantokietako eta eskola-garraioko langileok gaur egun ez dakigula noiz eta zein baldintzatan hasiko garen lanean, eta okerrena dena, ez dakigula gure lanpostuen etorkizun hurbila" gaineratu dute.

Langileen legezko ordezkaritzarekin negoziatutako planak eskatzen dituzte, enpleguari eustea eta errefortzuak kontratatzea aurreikusten dutenak, bai eta jantoki-zerbitzu segurua eta kalitatezkoa bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzea ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.