ELAren proposamenari muzin eginda, Eusko Jaurlaritzak bere kontura onartu du enpresak martxan jartzeko gida. ELAren ustez gida horrek bereziki bi elementu falta ditu:
Berriro diogu, ez da posible Sidenorren gertatu bezala, Ertzaintza azaltzea osasun-neurriak betetzen dituen kontzentrazio bat disolbatzera eta inongo autoritate publikorik enpresa horretan ez sartzea oinarrizko osasun neurri horiek betetzen ziren ikertzera. Eusko Jaurlaritzak langileen bizia arriskuan jartzen duten enpresarien aurrean berriro ere bakarrik utzi gaitu. ELAn argi dugu ez-betetze horiek ematen diren lantokietan jarduera geldiarazten saiatuko garela eta hori sindikatuak egin behar izateak segurtasungabezia sentsazioa hedatuko du. Langileok eta prebentzio neurriak hartzen ari dien enpresek eskertuko lukete argi izatea enpresaren batek prebentzio neurriak betetzen ez dituenean autoritate publiko eraginkor bat izango dela jarduera geldiarazteko.
Krisi larri baten aurrean baliabideak berbideratu behar dira. Eusko Jaurlaritzak langileen osasunari garrantzia emango balio baiabideak jarriko lituzke lantokietan ere beren osasuna bermatzen dela ziurtatzeko. Gida honek argi erakusten du, berriro ere, Eusko Jaurlaritzaren obsesio bakarra enpresak nola edo hala martxan jartzea dela, baina ez du langileek hori modu seguruan egingo dela ikusteko baliabide eta konpromisorik hartu nahi.