2019-10-24 16:34
Eusko Legebiltzarrak mozio bat onartu du; bertan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio berrikusi eta alda dezala EAEko adinekoen Egoitzetako Dekretua, irailean exekutiboak onartu zuena.

ELAk oso ondo deritzo mozioari, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Legebiltzarraren agindua betez Dekretua berehala alda dezala, sor dezala eragindako eragileekin benetako negoziazio-mahai bat eta egin dezala Dekretu bat menpeko pertsonak eta sektorean lan egiten dutenak zaintza sistemaren erdigunean kokatu eta kalitatezko zerbitzu publiko bat bermatuko duena.

Sindikatu honek sarri salatu izan du iraileko Dekretuak akats larriak zituela eta areago murrizten zuela egoitzetan bizi direnentzako zaintza denbora, zerbitzu publiko baten pribatizazioa erabakitzearekin batera. Halaber, ELAk salatu zuen dekretuan jasotako hainbat hobekuntza -egokitzapen mekanikoak, bainugelak, aireztapena eta gela bikoitzak banako bihurtzea- soilik egoitza berrietan egingo zirela, 24 orduko erizaintza zerbitzua ez zela bermatzen, ezta sukaldeen eta garbitasunaren hobekuntza ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.