2018-05-31 15:16
Alde bakarrez eta inongo negoziaziorik gabe, otsailaren 13an Jaurlaritzak Zuzeneaneko ordutegi-aldaketa jakinarazi zien zerbitzuko langile guztiei, malguntasun oro ezabatuz nahiz familia eta lana bateratzeko xedez lanaldia murrizteko eskubidea mugatuz. Langileek bi ordutako lanuztea egin dute erabakia bertan behera eskatzeko.

Zuzenean zerbitzua etengabe ematen da 8:00etatik 19:30ak arte, astelehenetik ostiralera. Hori dela eta, badira hamar urte sinatu zela Zuzeneaneko ordutegi bereziaren gaineko akordioa, normaltasunez aplikatu dena urteotan guztiotan. Lanaldi ebazpen ezberdinek jaso izan dituzte gainera, Jaurlaritzak berak urteotan indarrean jarritako malgutasun neurriak.Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2017ko Berdintasun Planak, Zuzenean zerbitzuan ere familia eta lana bateratzeko aukera babesteko konpromisoa jasotzen du.

Zuzeneaneko langile gehienak emakumeak dira, eta horietako askok familia eta lana bateratzeko neurriei heldu behar izan diete, dela lanaldia murriztuz, dela ordutegi-malgutasunaren bidez.

Baino, alde bakarrez eta inongo negoziaziorik gabe, otsailaren 13an Jaurlaritzak Zuzeneaneko ordutegi-aldaketa jakinarazi zien zerbitzuko langile guztiei, malguntasun oro ezabatuz nahiz familia eta lana bateratzeko xedez lanaldia murrizteko eskubidea mugatuz.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak:

* Administrazioaren funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren haustea salatzen dugu. Hain zuzen ere bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko eskubidea jasotzen duena, eskubide hori Eusko Jaurlaritzaren langile guztiena baita, salbuespenik gabe. Eta era berean ordutegi berezien edozein aldaketa negoziatu behar dela ezarri arren, Administrazioak ez du egin.

* Lan Harremanetarako zuzendaritzaren helburua salatzen dugu, hain zuzen ere familia eta lana bateragarri egiteko malgutasuna kentzea.

* Zuzenean zerbitzuko zuzendaritzak izandako kudeaketa penagarria salatzen dugu, ez baitute beharrezko neurriak hartu zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta langileen, familia eta lana bateragarri egiteko eskubideak bermatzeko. Langileek lanaldi murrizketara jo behar izan dute, eta honek ondorio latzak izango ditu soldatetan.

Mahai Sektorialean lau sindikatuok eskatu diogu Administrazioari Zuzenean zerbitzuko langileei ezarritako murrizketak berehala bertan behera uztea, baita sortutako arazoa azaldu dezala. Era egoki batean aztertua ahal izateko eta posiblea izango den konponbide bidezko eta egokia adostea langileentzako eta zerbitzu publiko hobea eman ahal izateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.