2020-02-26 15:20
Eusko Jaularitzak eskualdeko osasun-arreta publikoa klinika pribatu honen bitartez ematen du eta hortaz, horren gaineko erantzukizun guztia dauka. Egoera larria da, langileen eskasia eta lan baldintza txarrak, osasun zerbitzuaren kalitatean eragina duelako, eta erabiltzaileen osasuna arriskuan dagoelako.

ELAk urteak daramatza Tolosaldeko La Asunción Klinikan gertatzen ari dena salatzen. Beste eskualde batzuetako Ospitaleekin alderatuz, besteak beste, Zumarragako Ospitalea edota Bidasoako Ospitalea, Tolosan heren bat langile gutxiago daude lanean. Egoera honi langileen lan baldintza txarrak eta klinikaren jabeen arduragabekeria gehitu behar zaio, etengabe medikuak eta erizainak klinika usteaz gain, kaleratzeak oso ohikoak dira. Egoera larria da, langileen eskasia eta lan baldintza txarrak, osasun zerbitzuaren kalitatean eragina duelako, eta erabiltzaileen osasuna arriskuan dagoelako.

ELAk salatu nahi du behin eta berriz Eusko Jaurlaritzari eskatu diogula La Asunción Klinikaren jarraipena egitea, hain zuzen, Osasun Sailari, baina jarraipen hori egiteko inolako borondaterik ez du orain arte erakutsi. Horrez gain, Arartekoarekin, Gipuzkoako Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzako delegatuarekin eta OSI-arekin harremanetan jarri gara egoera salatzeko, eta ez dugu erantzunik jaso.

Osasun Sailaren ardura da herritar guztiei kalitatezko osasun-zerbitzu publikoa eskaintzea. Beste hainbatetan bezala, eta osasuna negozio bihurtzeko helburuarekin, kasu honetan ere, Eusko Jaurlaritzak zerbitzua pribatizatzea edo azpikontratatzea aukeratu egin du. Azpikontratazio horrek ondorio zuzenak ditu, askotan salatu izan ditugunak:

  • Zerbitzu publikoak negozio bihurtzen dira enpresa pribatuentzat.
  • Zerbitzuaren kalitatea murrizten da onura ekonomikoen mesedetan.
  • Langileen lan baldintzak txartzea
  • Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzuaren kontrolik eta zaintzarik egiten, kasu horietan beti saihesten baitu bere erantzukizuna, enpresa pribatu baten aurrean gaudela argudiatuz.

Badirudi Eusko Jaurlaritzarentzat herritarren osasuna eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea lehentasuna ez dela, bai ordea, gutxi batzuen poltsikoak betetzea. Esan bezala, egoera larria da, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu beharko ditu atzera bueltarik ez duen ezbehar bat gertatu baino lehen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.