2020-03-23 16:26
Estatuko Gobernuak egoitza-zentroen kudeaketa autonomia erkidegoen esku uzteko hartutako erabakiaren aurrean, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berehala eska diezazkiela EAEko hiru foru aldundiei hirugarren adinekoen egoitzetako zuzendaritzek â€'publikoak, itunduak eta pribatuakâ€' langile gehiago kontrata ditzaten. Era honetan, alarma-egoeran honetan, mendekotasuna duten pertsonei eta langileen osasunari eta segurtasunari asistentzia-kalitate egokia bermatu ahalko litzateke.

Egoiliarren senideen elkarteak eskatzen ari diren bezala, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko neurri guztiak har ditzala osasun-krisi honetan zehar senitartekoek eta egoiliarrek tratu gizatiar eta duina izan dezaten bermatzeko. "Gobernuari eskatzen diogu ministerio-aginduan xedatutakoa bermatzeko eta hobetzeko ebazpenak, xedapenak eta jarraibideak eman ditzala, bai eta presaz eta berehala langile gehiago kontrata ditzala ere". ELAk salatzen du martxoaren 19ko Ministerio Agindua; izan ere, ezin dira bete, baldin eta adinekoen egoitzak eta zentro sozio-sanitarioek ez badute langile kopurua handitzen.

Era berean, ELAk berriro esaten du beharrezkoa dela, gutxienez, egoitza eta zentro sozio-sanitario guztietan prebentzio-neurri hauek betetzea:

  • Berehala testa egitea egoitzetako eta zentro soziosanitarioetako egoiliar eta langile guztiei.
  • Norbera babesteko ekipamenduen berehalako hornidura: maskarak, eskularruak, mantalak, betaurrekoak. Erakundeen betebeharra da hori bermatzea.
  • Langileei prestakuntza egokia ematea protokoloen jarraipenari buruz.
  • Instalazio guztiak desinfektatzeko ezohiko neurriak hartzea: espazio komunak, gelak, sukaldeak, garbitegiak...
  • Ikuskapen-kontrolak berehala aktibatzea, ezarritako protokoloak betetzen direla zaintzeko.

ELAk, azkenik, gogorarazi nahi du langileek sektore horretan duten langile-falta eta lan-karga izugarriak egiturazkoak direla, eta zuzeneko arretaren/erabiltzailearen ratio argi eta garbi nahikorik ez izatearen ondorio direla. Ratio horiek Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek bultzatutako foru-dekretuen eta foru-aginduen emaitza dira, eta gehiago bilatu dituzte enpresa-onura eta negozioa, sektoreko langileentzako lan-baldintza duinak eta egoiliarrentzako asistentzia-kalitate egokia baino.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.