2020-03-20 10:08
Zuhurtziarengatik oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak eten beharko lirateke. Osasuna bermatu ezean ez da produkzio arrunta berreskuratzeko testuingururik izango. Lehendabizi osasuna, ondoren beste guztia. Enpresek oinarrizko neurriak bete ez dituztenean sindikatuok hartu behar izan dugu iniziatiba neurri horiek ezarri arte lana geldiarazteko. Atzo Lan Sailak Tubacex eta Sidenor irekitzera behartu zuen ikuskaritzaren inongo txostenik jaso gabe, enpresa horietako egoerari buruz langileen ordezkaritzari galdetu gabe eta bisitarik egin gabe. Are gehiago, enpresekin izandako hartuemanetan , hauek onartu zuten produkzioa topera izanda ezin dituztela prebentzio neurriak bete.

Zuhurtziarengatik oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak eten beharko lirateke. Osasuna bermatu ezean ez da produkzio arrunta berreskuratzeko testuingururik izango. Lehendabizi osasuna, ondoren beste guztia.

Enpresek oinarrizko neurriak bete ez dituztenean sindikatuok hartu behar izan dugu iniziatiba neurri horiek ezarri arte lana geldiarazteko. Atzo Lan Sailak Tubacex eta Sidenor irekitzera behartu zuen ikuskaritzaren inongo txostenik jaso gabe, enpresa horietako egoerari buruz langileen ordezkaritzari galdetu gabe eta bisitarik egin gabe. Are gehiago, enpresekin izandako hartuemanetan , hauek onartu zuten produkzioa topera izanda ezin dituztela prebentzio neurriak bete.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.