2019-03-04 17:13
Oso larria iruditzen zaigu Lan Ikuskaritzaren eta Lan Aginpidearen jokaera, langile guztien kaleratzea balioztatuz. ELAtik urtarrilean dagoeneko exijitu genuen Lan Ikuskaritzak, Epaitegira bidai behar zuen txostenean, EEEaren aurkako jarrera har zezala. Justu kontrakoa egin dute bideragarria den enpresa batean.

Bilboko 2. Merkataritza Auzitegiko auto baten ebazten du La Navaleko langileen kontratuak amaitu direla. Autoan epaileak dioenez Lan Agintaritzak (zeina Jaurlaritzaren Lan Sailaren menpe dagoen) “zuzenbidearen araberakoa jotzen du plantilla osoarentzat erabakitako kontratu amaiera kolektiboa”.

Oso larria iruditzen zaigu Lan Ikuskaritzaren eta Lan Aginpidearen jokaera, langile guztien kaleratzea balioztatuz. ELAtik urtarrilean dagoeneko exijitu genuen Lan Ikuskaritzak, Epaitegira bidai behar zuen txostenean, EEEaren aurkako jarrera har zezala. Justu kontrakoa egin dute bideragarria den enpresa batean.

Bestalde, erabat arbuiagarriak iruditzen zaizkigu Industria Sailburuaren azken adierazpenak, Iraungitze Autoa publikoa egin baino lehen; bertan esan zuenez, “Lanbidek La Navalen perfila aztertzen ari da euren ber kolokapenerako”. Gainera, La Navaleko langileak presionatzera ausartu da, inork kaleratzeen aurkako helegiteak ez jartzeko. Badirudi Tapia kontseilaria pozarren dagoela kaleratzeen bukaerarekin. Adierazi beharra dago ekinbide hau tamalgarria izateaz gain, bat datorrela 2017an ontziola lehiaketan sartu zenetik izan duen jarrerarekin. Inoiz ez du defendatu La Navalen 180 langileen jarraipena. Beti joan da kontrako norabidean. Eta, bere azken adierazpenekin, Tapiak La Navaleko langileak eta euren sendiak iraintzen eta laidotzen ditu.

Eusko Jaurlaritzak La Navalen ez inbertitzeko erabakia oso larria da; bere itxierara eta langile guztien kaleratzera eraman du eta, orain, likidazioan gure herrian errotzerik ez duten inbertitzaileen esku utzi du.

Ondorioz, ELAtik ulertzen dugu Eusko Jaurlaritza, eta, zehazki, Industria batetik eta Lan Departamentua bestetik erantzule dira gaur gaurkoz, martxoak 4, La Navaleko langile guztiak kaleratuak egotea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.