2019-09-03 15:44
Nahiz eta Gobernuak gutxienez lau aldiz aditzera eman neurria, gaur egun oraindik bere aplikazioa bermatzeko ez dago estaldura legalik. ELAk Dekretuaren bereahalako argitalpena eskatzen du eta lizentziak edo baimenak berdintzea zaintzaren erantzukidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko aurrerapausoa den arren oso motz geratzen da beste neurri batzuk hartzen ez badira

Nahiz eta Funtzio Publikoko sailburuordeak, Andres Zearretak, komunikabideei adierazi irailaren 1 etik aurrera gurasotasun baimenak aplikatuko direla, ELAk adierazi nahi du, gaur gaurkoz, Dekretua argitaratu gabe dagoela eta hortaz ezin dela bermatu bere aplikazioa eta eztaere aurrikusi aplikagarri diren kasu konkretuak

ELAk salatu nahi du,Eusko Jaularitzako kide desberdinak, azken hilabetetan gutxienez lau aldiz aditzera eman duten neurria, ez daukala legezko euskarririk bere aplikazioa bermatzeko.

ELAk Dekretuaren bereahalako argitalpena eskatzen du eta lizentziak edo baimenak berdintzea zaintzaren erantzukidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko aurrerapausoa den arren oso motz geratzen da beste neurri batzuk hartzen ez badira.

  • Gaur taldearen batazteko adina 50 urtetik gorakoa da.

  • Gaur sektore batzuetan lizentziak edo baimenak hartzeko izugarrizko arazoak daude plantilla exkaxiak direla eta edfo ordezkapenak egiten ez direlako.

  • Gainera hiru langiletik bat behin -behinekotasun egoeran egonda ezinezkoa da eskubide hau ziurtatzea.

Propagandatk haratago, gaur egun, oraindik ere , Eusko Jaularitza genero diskriminazio egoeren sortzaile da. Datuak argiak dira:

  • Behin- behinekotasuna pairatzen duten Eusko jaularitzaren langileen % 75 a emakumezkoak dira.

  • Emakume eta gizonen soldata arrakala % 24 koa da.

  • Berdintasun plana: Eusko Jaularitzako sektore batzuetan berdintasun planik ere ez da egin, beste esparru batzutan edukirik gabekoak dira, ez dira lotesleak edo aurrekontu nahikorik gabeak dira.

  • Lan osasunean: sistematikoki genero perspektiba baztertu egiten da.

Gauzak honela, Eusko Jaularitzari propaganda alde batera utzi dezala eta diskrimnazio egoerak amaiatzeko erabaki lotesleak har ditzala eskatzen dio ELAk.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.