ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-11-29 11:48
ELAk sindikatuko euskaltzaleen sarea ehuntzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Bilboko Bira Kultur Gunean. Biran elkartu diren lagunek ELAk euskararen inguruan dituen erronken inguruan hausnartu dute: euskararen inguruko Plan Estrategikoa, sindikatuan euskararen diagnostikoa egiteko urratsak, negoziazio kolektiboan garatu beharreko Euskara Planen Gidaren aurkezpena...

Barrura begira jartzeaz gain kanpora begira ere jarri da ELA. Euskara arduradun Pello Igeregik ekimenaren aurkezpenean aldarrikatu duenez, ?euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko instituzioen inplikazio zuzena ezinbestekoa da eta hizkuntzen garapena baldintzatzen dituzten eremu guztiak hartu behar dituzte kontuan, norbanako eskubideak erabaki kolektiboen bitartez bakarrik gauzatu ahal izango dira-eta?. Horregatik, euskaraz bizitzeko 11 urrats jasotzen dituen agiria aurkeztu du. ?Gure ustez neurri hauek ezinbestekoak dira euskaldunok, erdaldunak bezala, gure hizkuntza eskubideak bermatu ditzagun?.

Festa eta umorea ere izango dira jardunaldi honen protagonista. Izan ere, ez dago sare bat ehuntzeko elkar-ezagutu eta gozatu baina gauza hoberik. Horregatik, goizeko saioaren ostean, festa eta umorea nagusi izango dira: bertso-bazkaria, karaokea eta hamaika sorpresa!

Irakurri Agiria

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>