ARGIA.eus

2023ko urtarrilaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2023-01-24 12:22
Only Parking enpresak ez ditu azpikontrataziorako baldintzak bete. Langileek kontzentrazioa egingo dute asteartean, urtarrilaren 24an, 13:00etan Euskaldunaren atarian.

Bilboko Euskalduna Jauregiko aparkalekuaren zerbitzua esleitu berri zaion Only Parking enpresak plantillarekin izandako bilera batean iragarri du irteera pizgarriak dituzten lanpostuak amortizatzeko asmoa. Abenduaren 30ean bi langile berri kontratatu zituen, eta ez die aplikatuko baldintzen pleguan erantsitako hobekuntzen itun kolektiboa.

Jakinarazpen horren aurrean, Euskaldunarekin jarri da harremanetan sindikatua, eta adierazi dio enpresa esleipendunak ezin dituela lanpostuak amortizatu, baldintza agirian ezartzen baita zerbitzua bost langilerekin egin behar dela, eta kontratazio berriak ekitaldi bereziak daudenean zerbitzua indartzeko izango direla.

Hala ere, enpresak langileei jakinarazi die bost langileetatik biri diziplina arrazoiengatik kaleratuko dituela. Zehazki, langile horiek esleituta zituzten lanak egiteari uko egin diotela adierazi dute. Argudio hori gezurra da, eta agerian uzten du erabaki hori hartzera bultzatzen duen arrazoi bakarra irabaziak handitzea dela, lanpostuak suntsitzearen kontura. Are gehiago, erabaki hori esan ondoren, beste bi kontratu egin dituzte, ulergaitza dena.

ELAk salatu nahi du langile horiekin gertatutakoa, eta Euskalduna Jauregiari eskatzen dio gatazkan esku har dezala, Only Parking enpresa behartu dezan kaleratutako langileak berronartzera, edo azpikontratarekin kontratua bertan behera utz dezan. Izan ere, enpresa horren helburua da diru gehiago irabaztea lanpostuak amortizatuz eta lan baldintzak okertuz. Euskalduna Jauregia bada azpikontratatzen duen edozein enpresaren erantzule.

Egoera salatzeko, urtarrilaren 24an, 13:00etan, elkarretaratzea egingo du ELAk Euskalduna Jauregiaren aurrean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.