2020-04-16 10:55
Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako sindikatu eta suhiltzaileen erakunde nagusiak babes zibileko eta larrialdietako lanetan Espainiako armadako unitateak sartzearen aurka agertu dira. Langileen, ibilgailuen eta materialen alarde neurrigabeak herritarren benetako beharrei baino, asmo politiko bati gehiago erantzuten diote. Suhiltzaileen erakunden ustez, militarrak lan zibilak egiten ari diren irudiak Espainiako Estatuak gastu militarretara bideratzen duen diru partida izugarriak justifikatzea du helburu, baita dudako izaera demokratiko duen armada baten irudia garbitzea ere.

Funtzionario publiko hauek gogorarazi dute, azken urteotan murrizketa ugari jasan dituzten arren, koronabirusaren aurka aritu direla hasieratik,  nahikoa babes-materialik eduki gabe, kutsatze-testik egin gabe, plantilla murriztuta, lanaldi zein txanda bikoitzekin, eta, beharrezkoa izan denean, beren lanaldietatik kanpo ere borondatez lan eginez.

Era berean nabarmendu dute, funtzio publikoa ahultzen ari zen bitartean, Defentsako gastuak areagotu egiten direla. Armada errepresio- eta kontrol-tresna gisa erabili da,  Euskadiko, Galiziako eta Kataluniako herrien eta langile guztien askatasun nazionalen nahia zapaltzeaz gain. 

 Azkenik, suhiltzaile-talde horiek gastu militarrak gastu sozialetara bideratzea aldarrikatzen dute, bai eta "osasun-krisitik ateratzea ere, zerbitzu publiko sendoekin, gure herriek gure baliabideak kudeatzeko gaitasuna izan dezaten, korneten kuartelen zentralizaziotik haratago”. 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.