2018-06-13 11:55
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioa antolatu du Eusko Legebiltzarraren aurrean. Deialdiaren helburua, pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra martxan jarri duen Legegintzako Herri Ekimena (LHE) bultzatzea izan da. Era berean, apirilaren 27an EAJk eta PSEk Diru-Sarrerak bermatzeko lege proposamenean jasotzen dituen murrizketak alatu dituzte.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bozeramaileek adierazi dutenez instituzioek ez dute egiten euren esku dagoen guztia herritarroi kalitateko babes sozial publikoa bermatzeko, ezta pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra borrokatzeko ere. “Horregatik herri ekimen legegilea egiten ari gara, instituzioen eta politika publikoen lehentasuna ezin direlako bankuak, enpresa handiak eta espekulatzaileak izan, lehentasuna herritarrak izan behar gara”.

Bestalde, apirilaren 27an EAJk eta PSEk Diru-Sarrerak bermatzeko legearen aldaketaren proposamena aurkeztu zuten. Oso une garrantzitsuan gaude. Etorkizuna jokoan dugu oinarrizko kontu batean: gure jendartean zenbateko diru-sarrera minimoak bermatu nahi ditugun, eta nortzuk duten horiek jasotzeko eskubidea. Era honetan, premiazkoa da mobilizazio soziala bultzatzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.