2020-03-23 17:38
Covid-19 birusak sortutako abagune berri honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak langile klasearen eta gehiengo sozialaren aldeko neurriak hartzea eskatu die erakundeei. Horretarako, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak proposamen zehatz batzuk aurkeztu ditu, helburu argi batzuekin: zerbitzu publikoak garatzea; egoera prekarioenean dauden kolektiboak babestea; oinarrizko eskubideak bermatzea, hala nola etxebizitza, elikadura osasuntsua, ura edo energia izateko eskubidea; zaintza-lanak garatzea; indarkeria matxistaren aurka borrokatzea; enplegua defendatzea eta bermatzea; neurriak hartzea langile klaseak krisiaren ondorioak ordain ez ditzan...

Zentzu honetan, aldarrikapen guzti hauek modu sinple eta eraginkor batean zabaldu asmoz, Kartak hainbat euskarri interesgarri zabaldu ditu sarean: bideoak, infografiak, komikiak...

Materiale guzti horiek helbide honetan eskuratu litezke.

http://eskubidesozialenkarta.com/albisteak/

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.