Epaitegi honen arabera, eraginkortasun eza da nagusi linea hauetan, inongo planifikazio gabe egiten baitira, herrialde bakoitzak bere interesen arabera eta inguruko herrialdeekin elkarlanik gabe. Emaitza, “eraginkortasunik ez duen mosaiko bat da”, Kontu Epaitegiaren esanetan. Euskal Y-a Frantziarekin lotzeko dagoen proiektu falta da gabezia honen adierazle nagusia, naiz eta Eusko Jaurlaritzak onartu nahi ez duen.
Txosten honetan ez da merkantzien garraioa aipatzen, ez baita munduko inongo AHT linearik horretarako erabiltzen. Teknikoki ez da posible. Baina Eusko Jaurlaritzak, bidaiari nahikoa izango ez den arren, merkantzia garraioak gabezia hori konpentsatuko duela esaten du behin eta berriro, nahiz eta azterketa eta txosten ugari dauden merkantziarik garraiatuko ez dela esaten dutenak (azkena espainiar sustapen ministro ohia). ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzak jakinaren gainean esaten duela gezurra. Baina aitortzen ez duten interesa, negozioarena, gailendu egiten da.