ARGIA.eus

2019ko apirilaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-06-22 11:54
Txetx Etcheverry, Bakegileen kide eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren Baionako arduradunak 'Garaipen txikien bidez Euskal Herria Burujabe. Soberanías y soberanía' lelopean Manu Robles-Arangiz Fundazioak UNED-Bergararekin elkarlanean antolatutako seminarioan parte hartu du.

Gasteizko UPV-EHUko Letren Fakultatean antolaturiko seminarioan, Txetx Etcheverry, Bakegileen kide eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren Baionako arduradunak esan du Ipar Euskal Herrian sortu izan diren ekimenen oinarrian lan egiteko metodo oso zehatza egon dela, ?pixkanaka errealitatea, kontzientziak eta perspektibak eraldatzea eragin duena?. Hain zuzen, lan horren zenbait adibide aipatu du: Euskal Herriko Laborantza Ganbara, ipar Euskal Herriko Elkargoa eta, duela gutxi, Baionan ETAren armagabetzearen inguruko mobilizazioa.

Etcheverryk aipatu du metodoak bi osagai nagusi konbinatu dituela: Batetik, Estatu frantsesari zuzendutako aldarrikapenak, jende asko erakartzeko gai izan diren helburuen inguruan; hauek norabide egokia izan dute, agian abertzaleen eskariak guztiz asebetetzen ez zituzten arren. Bestetik, berriz, aldarrikapen horien edukia praktikan gauzatzen hasteko aukera ematen zuten ekinbide, egitura eta proiektuak; jendartea ez da zain geratu Estatuak erantzun positiboa eman arte.

Esaterako, Txetxek ETAren armagabetzearen aldeko mobilizazioa gogoratu du, 2016ko abenduan hasi eta 2017ko apirilean burutu zena. Bere ustez, ?jendea Luhuson era konkretuan gauzatzen hasi zen arrazoizkoa eta erabilgarria zen zerbait, eta jendartearen gehiengoak bi estatuei eskatzen ziena?. Beraz, ?Estatuak, ikusirik mobilizazio hau eta aktoreen irmotasuna -Estatuei eskatzen zitzaiena aurrera eramateko prest zeuden-, mugimenduak egin zituen, eta egoera berri bat sortu zen; honek bideratu zuen ETAren erabateko armagabetzea ez ezik, baita egoeraren bilakaera orokorrago eta positiboagoa ere, ordurarte zeharo blokeatuta zirudien arren?.

Etcheverryren ustez, honela erakutsi da Euskal Herriaren burujabetza eraikitzeko bide estrategikoa zein izan litekeen. ?Gaur asko gara bi estatuei arrazoizkoak eta erabilgarriak diren eskaerak egiten dizkiegunak. Ez gaude beren etengabeko ukoa onartzeko prest eta eskari horiei entzungor egitea edota ez ulertzea pairatzen jarraitzeko prest?. Hain zuzen, badira hainbat arlo beharrizan larriekin: babes soziala, prekaritatearen eta bazterkeriaren aurkako borroka, desberdintasuna leuntzeko premia; ekoizpen, kontsumo, garraio eta lurralde-antolamendurako modu berriak, zeintzuk hobeto bizitzeko aukera emango diguten eta gure aztarna ekologikoa arinduko duten, biodibertsitatea eta pertsonen osasuna zainduz, eta klimari kalterik eragin gabe; euskararen erabilera normalizatzeko nahia, baita solidaritatea eta harrera ere, batik bat beren lurraldeetatik derrigor ihes egin behar izan dutenekiko.

Etcheverryk dioenez, ?euskal herritar izan zein ez, abertzale eta ez abertzale, oso ugariak eta desberdinak gara Euskal Herrian bizi garenok eta gure bizitzaren gaineko kontrola berreskuratu nahi dugunok. Egungo sistemak gero eta eremu gehiagotan kentzen dizkigu eskubideak: klima, lurra, ura, airea, etxebizitza, elikadura, energia, historia, kultura, sozializazioa... Egitasmoa da Euskal Herria izena duen lurralde eta proiektua partekatzen duen komunitate honen ahalak eta jendea erakartzeko zein mobilizatzeko duen indarra oinarritzat hartzea, gure bizi-baldintzak berriz ere kontrolpean izateko. Erantzun hau da gure garai honetako erronka handiei hobekien egokitzen zaiena eta aukera gehien duena. Burujabetzaren ikusmolde honek lehia irabazteko jende eta borondate aski erakar dezake, guztion onerako?.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.