2020-10-27 09:25
Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorreko bileran, Estatuko Gobernuak 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan sartu beharreko sektore publikoko neurriak jakinarazi zitzaien atzo arratsaldean sindikatuei, autonomia-erkidegoetako ordezkariei eta udalerrietako ordezkariei. Gobernuaren proposamenak sektore publikorako esku-sartze, zentralizazio, austeritate eta inbertsio faltako politiketan sakontzen jarraitzen du, eta inbertsio hori, zalantzarik gabe, handitu egin behar da zerbitzu publikoak indartzeko premia larriari aurre egiteko, pandemiak ondo erakutsi duen bezala.

Enpleguaren arloan, gure esparruan hezkuntzan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan eta abarretan, dauden langile-beharrak erabakitzeko gaitasuna errespetatu beharrean, Espainiako Estatuak birjarpen-tasak zehaztearen aldeko apustua egiten jarraitzen du; izan ere, horrek esan nahi du Espainiako Estatuak erabakitzen duela erretiroa hartzen duten langileak ordezkatzeko muga. Beraz, Estatuak erabakitzen du, gure beharrak, eta ez die irtenbiderik ematen, ezta urrutitik ere,daukagun gabezia larriei eta daukagun % 40 ko behin-behinekotasuna betikotzen du.

0,9 ko soldata-proposamena, oso eskasa da eta langile publikoen erosteko ahalmenaren galera % 14ean mantentzen du, gainera, oinarrizko arau bezela ezartzen da, beraz, Estatuaren beste esku-sartze bat da.

Bileran, ELAk salatu du Gobernuak aurkeztutako neurrien larritasuna, eta honako hau eskatu die Estatuko ordezkariei:

⦁ Pandemia honetan argi eta garbi geratu da zerbitzu publikoak indartzeko premia larria dagoela.
⦁ Gure herrialdean zer zerbitzu publiko behar eta nahi ditugun erabakitzeko eskubidea aitortzea. Espainiako Estatuak gure beharrak erabakitzeko gaitasuna aitor diezagula enpleguan, hezkuntzako lan-baldintzetan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan.
⦁ 2021erako Aurrekontu Legean erreposizio edo birjarpen-tasak kentzea.
⦁ Gure herrialdeko sektore publiko osoan enplegu publikoa finkatzeko prozesuak abian jartzeko EBEPa premiaz aldatzea.
⦁ Prozesu horiek bermatzaileak izatea behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten sektore publikoko milaka langilerentzat. Gainera, egungo egoera berriro ez gertatzeko behar diren mekanismoak sartzea. Europako auzitegiek hainbat erabakitan agerian utzi dute sektore publikoan aldi baterakotasunaren gehiegizko erabilera sistematikoa.

Bestalde, ELAk bileran parte hartu duten Gasteizko eta Iruñeko gobernuetako ordezkariei eskatu die eutsi diezaiotela beren autogobernu ahalmenari, eta behingoz utz diezaiotela Madrilen emandako aginduak partekatzeari, ondorio larriak ekarri baitizkiete sektore publikoko langileei eta, oro har, gizarteari.

Azkenik, Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei eskatu die ez diezaietela babesik eman neurri horiei 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.