ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-09-12 12:55
Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) egoitzan bilera izan da 2019ko abuztuaren amaieran sukaldaritza kolektiboko espainiar patronalak (FEADRS) Lanbidearteko Akordioaren kontra sartu zuen demanda aztertzeko. Gogoratu beharra dago Lanbidearteko Akordioa dela EAE mailan negoziazio kolektiboaren egitura definitzen duena, eta hari esker, EAEko lan-hitzarmenek lehentasuna dutela estatuko hitzarmenen gainetik. Eta jakina da EAEko lan-hitzarmenek lan baldintza hobeak dituztela espainiar estatuko hitzarmenen aldean. Horren jakitun, enpresarioen jopuntuan dago orain. Espainiako FEADRS patronalak demanda jarri zuen abuztuan Lanbidearteko Akordioaren kontra, EAEko lan-hitzarmenek estatuko hitzarmenekiko duten lehentasuna bertan behera uzteko, alegia, langileen lan-hitzarmenak, eta, horrenbestez, lan-baldintzak okertu ahal izateko. Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak argi utzi du espainiako patronalen injerentzia onartezina dela. 'Honelako patronal ultra eta esplotatzaileek ez lukete lekurik izan behar hemen'.

Tramiteko urrats bat besterik ez da bilera euskal hitzarmenak Espainiakoen aurretik jartzeko akordioa judizializatzeko bidean; izan ere, kontziliazio saio bat egitera behartuta daude aldeko eta kontrakoak.

Demanda sartuta, FEADRSek bi helburu lortu nahi ditu: Batetik, EAEko Sukaldaritza Kolektiboaren sektorean nagusi diren sindikatuen negoziazio kolektiborako eskubidea galarazi (ordezkaritza sindikalaren %80tik gora duten arren), eta bestetik, EAEko patronalaren eta ordezkaritza gehieneko sindikatuek sinatu zuten Lanbidearteko Akordioa zalantzan jartzea. Bestalde, FEADRSek eta bere kideek (Eurest Colectividades, Auzolan, Seruni?n, Sodexo eta Aramark, besteak beste) sektoreko langileei estatuko hitzarmeneko baldintza kaskarrak ezarri nahi dizkiete: esaterako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hitzarmenetan jasotakoa baino soldata %50 apalagoak eta lanaldi luzeagoak.

FEADRSek lehenago ere, 2018. urtean, Lanbidearteko Akordioaren aurka jo zuen asmo berberarekin. Baina demanda hura azkenean erretiratu egin zuen, ELAk eragindako presioari eta patronala osatzen duten enpresetan egitekoa zen greba deialdiari esker.

ELAren esanetan, era honetako enpresa esklabistek ez lukete lekurik izan behar hemen. Pello Igeregi, negoziazio kolektiboko arduradunaren hitzetan “Eusko Jaurlaritzak eten egin beharko lituzke patronal honetako enpresekin dituzten harremanak; izan ere negozioaren zatirik handiena administrazio publikoan dute”. “Era honetako patronal ultra eta esplotatzaileak dute lekurik hemen”, gaineratu du.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.