2021-04-13 17:34
ELAk erabateko desadostasuna agertu du testuarekin, eta ez du sinatu Administrazioak salbuespenez aplikatu nahi duen zehaztapenik gabeko akordioa. Erabili nahi duena, batez ere, telelanak behar bezala konpon diezazkiokeen arazoak konpontzeko; arazo horiek demografia-gainbeheran dauden eremuetan presentzia izatea eta estaldura zaila duten eremu geografikoetan zerbitzuak ematea direlarik.

Atzo, 2021eko apirilaren 12an, Estatuko Administrazio Orokorrean telelana azaldu eta 15 urtera, Administrazioak CCOO, UGT, CSIF eta CIG sindikatuekin, Estatuko Administrazio Orokorrean telelana garatzen hasteko irizpide akordioa adostu zuen.

Ekainaren 21eko Apu/1981/2006 Aginduaren bidez, ministerioetako sailetan telelaneko programa pilotuak ezartzea sustatu zen. Pandemia bat bizi behar izan dugu, telelanari berrekiteko. Eta akordioaren edukia irakurrita, egoera hori ere ez da nahikoa izan, telelana, zerbitzuak emateko ohiko lanaldi gisa onartzeko; aitzitik, berariaz baimendu beharko da.

Telelanean aritzeko, arduradunaren berariazko baimena beharko da, kontuan hartu gabe aldez aurretik, lanpostu horri esleitutako funtzioak, aurrez aurreko beharrik gabe egin daitezkeela adostu dela.

Argi dago gaur egun Administrazioan ezin dela telelana orokorrean aplikatu, baino argi dago ere, pentsamoldea aldatu eta antzinako antolaketa-teoriak ahaztu behar direla. Beraz, zerbitzu publikoaren kalitatea bermatzea lehentasuna izanik, ezinbestekoa da biak bateragarri egitea, baldin eta, aldi berean, telelana XXI. mendeko administrazio baten antolaketa-tresna izatea bada helburua, eta ez hura eman behar duenaren apeta.

Hori gutxi ez balitz, sindikatu sinatzaileek ontzat ematen dute administrazioek telelanari lotutako gastuak (elektrizitatea, Internet, berokuntza, altzarien gastuak, prebentzioaren arlokoak, etab.) beren gain ez hartzea, lan-modalitate hori aukeratzen duten langileak zigortuz.

Era berean, ez da zehaztapenik edo mekanismorik adostu telelanaren berezko lanpostuen arriskuen ebaluazioa bermatzeko, arrisku psikosozialetan eta laneko jazarpenean arreta berezia jarrita.

Testuak ez du bizitza profesionala eta bizitza pertsonala mugatzeko tresnarik, ez eta atsedenerako eta deskonexio digitalerako eskubidea bermatzen duten mekanismorik ere, horiek aipatzetik harago.

ELAren ustez, Administrazioak beste alde batera begiratzen du une garrantzitsu honetan. Akordioan aipatzen denean, telelana baliabide materialen erabilera eraginkorragoa ahalbidetuko dion tresna bat izango dela, berriz ere ez dio jaramonik egiten gaur egun zerbitzu publikoek duten arazo premiazkoenari, hau da, langile falta kritikoari.

ELAk, beraz, erabateko desadostasuna agertu du testuarekin, eta ez du sinatu Administrazioak salbuespenez aplikatu nahi duen zehaztapenik gabeko akordioa. Erabili nahi duena, batez ere, telelanak behar bezala konpon diezazkiokeen arazoak konpontzeko; arazo horiek demografia-gainbeheran dauden eremuetan presentzia izatea eta estaldura zaila duten eremu geografikoetan zerbitzuak ematea direla.

Era berean, harrigarria eta sinestezina da gainerako sindikatuek testu bat sinatu izana, Gobernuak sektore pribatuko langileentzat urrutiko lanari buruzko Legean aurkeztu duen eskubiderik aitortzen ez duena.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.