2019-10-31 10:06
ELAk dei egin du larunbatean, azaroak 2, Gasteizen Sare mugimenduak deitu duen manifestazioan parte hartzera, atzo, urriak 30, hil zen Jose Angel Otxoa de Eribe presoak pairatu duen espetxe-politika ankerra salatzeko.

Otxoa de Eriberi gaixotasun larri bat diagnostikatu zioten 2015ean, eta 2016rako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen. Halere, ez zioten kartzelatik irteten utzi, behar bezalako tratamendua ukatuz.

ELAren ustez, espainiako espetxe-politika mendeku eta zigor gosean oinarritzen da. “Demokrazian espetxeak ez dira pertsonak akabatzeko izan behar. Bizitza beste edozein eskubideren gainetik dago; hala aitortu izan dute Espainiako auzitegi gorenek ere. Gaixorik dauden presoak askatzeari uko egitea zuzenbidearen eta demokraziaren kontra egitea da. Horregatik galdegiten diogu Espainiako Gobernuari bere politika berehala alda dezala”, adierazi du sindikatuak.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.