Eskubide Sozialen Kartaren agiria:
Urtarrilaren 30ean, Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako deialdia egin zuen hiru ardatz nagusirekin: pentsio-sistema publiko eta duin baten defentsa, prekarietateari aurre egitea eta eskubide sozialetan aurrera egitea, geroz eta handiagoa den desberdintasun soziala murrizteko. Ordutik ez da ezer aurreratu. Ez da lan-erreforma ezabatu, Nafarroako Gobernuak ez ditu pentsioak osatu pentsiodunen elkarteek eskatutako 1080 eurora arte, eta eredu pribatizatzaile baten alde egiten da; errenta bermatua ez da behar duten pertsona guztiengana iristen.
Covid-19 pandemia bere garaian exijitutako eskaeren garrantzia erakustera eta beste behar batzuk azaleratzera etorri da.
Ondorioak suntsigarriak izan dira:
Nafarroako Gobernuak eta bere ikuspegi neoliberalak Nafarroa suspertzeko plana proposatu zuen, eta plan horren helburu nagusia betikoei diru kopuru izugarriak sartzen jarraitzea da. Errealitate horren aurrean, gizarteak gero eta ahots gehiago altxatu ditu, ezberdintasun sozialak eta asetu gabeko beharrak atenditzeko aldaketak exijituz. Osasun arloko langileek egin dute, esku-hartze sozial eta soziosanitarioko langileek, egoiliarren senitartekoek eta, ziur aski, laster egiten jarraituko duten beste batzuek.
Eskubide Sozialen Kartatik sistema aldaketa bat aldarrikatzen dugu, bizitza eta zaintzak erdigunean benetan jarriko dituena, pribatizazioen aldeko apustua egitetik zerbitzu publikoak indartzearen aldeko beharrezko apustua egitera pasatuko dena. Aurrekontuak une egokia dira gobernu honek zentzu horretan duen borondatea erakusteko. Beharrezkoa da No-kovid partidak indartzea egitura-aldaketetara bideratutako sail guztietan, eta ez koiunturalak. Hori dela eta, egun hauetan Nafarroako Gobernuarekin eta Parlamentuan dauden alderdi politikoekin egiten ari garen bileretan, 2021erako aurrekontu-proiektu honetan bermatu behar diren premiazko beharrak jakinaraziko dizkiegu, laster zehatzago azalduko ditugunak.
Eskubide Sozialen Kartan, bizitza erdigunean jarriko duen eredu-aldaketa eskatzen dugu, eredu pribatizatzailetik arlo publikoa indartzera pasatuko dena.
Horrekin batera, beharrezkoa da erreforma fiskal bat egitea, enpresak eta kapital-errentak gehiago biltzeko. Gehiago dutenek gehiago ordain dezatela. Erreforma fiskala egiten ez bada, murrizketa sozialak itzuliko dira.
Horregatik erabaki dugu berriro kalera ateratzea, mobilizatzea. Oraingoz, agendan 2 data daude: azaroaren 19an ekitaldi bat egingo dugu, eta azaroaren 28an manifestazio handi bat egingo dugu.