2020-02-26 13:04
ELA Ertzaintza Donostiako Epaitegien aurrean bildu da Eusko Jaurlaritzaren murrizketen ondorioak salatzeko; murrizketa hauek zuzenean eragiten ari dira lan baldintzetan, eta ez dago bermatuta herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea. Murrizketa hauek, batez ere, langile kopuruan dute eragina.

Gaur egun 7.300 ertzain daude jardunean, lanpostuen erlazioa osatzen duten 8.000ko kopurutik oso urrun, hau da, plantilaren %10 gutxiago. Langile falta horri antolakuntza erabaki okerrak batzen badizkiogu, Ertzaintzaren antolakuntza kaosa erabateko da.

Antolaketa-anabasa horren adierazgarri argienetako bat ikerketa arloa da. Gervasio Gabirondok, Ertzaintzaren Zuzendariak, orain dela zortzi urte taxututako ikerketa arloaren eredua abian jarri zen; eta eredu horrek ez du funtzionatu, eta ez du funtzionatzen. Hala ere, ertzaintzako sindikatuetatik eta ertzainen aginte-lerroetatik eredu hori aldatzeko egin zaizkion eskaerei entzungor egin die, egoskor.

Gabezia guztiak estaltzen dituen estatistiketatik aparte, egun errealitatea da, pertsonal-faltak eta hartu diren antolaketa erabaki oker horiek, ustezko delituen ikerketak galera larriak izatea, eta ondorioz, emaitzetan.

Hori guztia nahikoa ez balitz bezala, urte askotako jarduna eta prestakuntza berezia duen pertsonalak utzi egin du gizartean eta lan-arloan aitormen oso ona duen Polizia-Zientifikoko unitatea, ebatzi gabeko espedienteak pilatuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.