2020-12-30 12:08
ELA-Ertzaintza atsekabetuta agertu da gaur goizaldean Donostian lan-istripu batean ertzain bat hil delako. Heriotza hori salatzeko, Ertzaintzaren Lan Osasuneko Batzordean ordezkaritza duten sindikatuek â€' Erne, Esan, ELA eta Euspel â€' Kontzentrazio batean parte hartzera deitu dute bihar, abenduak 31, 11: 30ean, Ondarretako ertzain-etxearen aurrean (Cristina infanta 28), Donostian.

Elkarretaratze honekin, hildako lagunaren familiari babesa eta doluminak emateaz gain, Josu Erkorekak zuzentzen duen Segurtasun Sailari lan istripuaren arrazoiak ikertzeko eskatuko diote. Helburua da behar diren prebentzio-neurri guztiak hartzea horrelako gertakari bat berriro gerta ez dadin.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.