2020-06-18 18:27
ERTEak osatzeko gaur Eusko Jaurlaritzak, CCOOk, UGTk eta Confebaskek iritsi duten akordioak ez ditu enpresak behartzen beren egungo lantaldeari eustera. ELAk eskatu zuen kotizazio sozialak osa zitezela enplegua mantentzearen truke, baina Jaurlaritzak ukatu egin du aukera hau. Gainera, akordioa gure herriko langile-klasearen soldatak, batik bat gutxien irabazten dutenenak, osatzeko zeuden aukeren artean merkeena da.

Kostua langileei leporatuko zaie, ordaintzen dituzten zergen bidez, eta ez enpresarioei; hau zen ELAk galdegiten zuena. Sindikatu honek proposatu zuen euskal funts publiko bat sor zedila sektore profesional guztietarako, zeina enpresen etekinek finantziatuko zuten (sozietateen gaineko zergan errekargua ezarriz) eta lanpostu guztiak, baita aldi baterkoak ere, mantentzeko baldintzapean. Funts hori 300 milioi euro ingurukoa izan zitekeen (EAEn sozietateen zergarekin biltzen den kopuruaren laurdena).

ELA prest zegoen akordio on bat iristeko, baina Eusko Jaurlaritzak oraingoan ere bere estilo sektarioa erakutsi du, baztertu egin baitu euskal gehiengo sindikala, jakinik Elkarrizketa Sozialeko Mahaian ez zuela aurkako iritzirik topatuko eta emaitza merkeena izango zela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.