ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-05-03 17:21
Azken urteetan langile publikoen lan baldintzetan aplikatutako murrizketak atzera botatzeko, bere langileekin sinatutako akordioak betetzeko eta sektore publikoan murrizketa politikak alboratzeko galdegiten dio sindikatuak Urkulluren Gobernuari.

2012. urtean Eusko Jaurlaritzak alde bakarrez prima hauen ordainketa bertan behera uztea erabaki zuen, eta ordundik egon dira suspendituta. Atzo Eusko legebiltzarrak Euskal Administrazioetako langile publikoei erretiro aurreratuko prima hauek berrezartzeko lege proposamena izapidetzeko ekimena onartu zuen. Alderdi popularrak aurkeztutako ekimen hau alderdi popularraren, EHBilduren eta Elkarrekin Podemosen aldeko bozkekin onartu zen, EAJ eta PSE-EEk kontrako bozka eman zuten bitartean.

ELAk etengabe salatu du krisiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak aplikatu duen eta aplikatzen jarraitzen duen murrizketa politika zein zerbitzu publikoen deskapitalizazioa. Aldi berean, Gobernu honek bere langileen negoziazio kolektiborako eskubidea ez duela errespetatzen eta Euskal Administrazioetako langileekin sinatutako akordioak sistematikoki betetzen ez dituela ere salatu du sindikatuak.

Horrela, erretiro aurreratuko primen gaiari dagokionez, eskubide hau sektore desberdinetako akordioetan jasotzen den arren (hezkuntzan, osasungintzan, ertzaintzan, administrazio orokorrean...), Eusko Jaurlaritzak eskubide hau aplikatzeari uztea erabaki zuen alde bakarrez eta 2012 urtetik egon da aplikatu gabe.

Hau horrela izanik eta akordio horien ez betetze garbi baten egonda, oso larria da Eusko Jaurlaritzak eskubide hau atzeraeraginkortasunez ez aplikatzeko aitzakia gisa, negoziazio kolektiboan interferitzen duela argudiatu nahi izatea.

Bestalde, kontuan izan behar dugu azken urteetako ekitaldietan, kontuak superabitarekin itxi direla ,2018a, besteak beste, 473 milioiko superabitarekin. Hau honela izanda,  aurrekoa bezain besteko larria da, neurri hau ez babesteko aitzakia gisa bere kostu ikaragarriari erreferentzia egin nahi izatea, eta murriztutako beste lan baldintza batzuen berrezarpena eta atzera botatzea bideraeizna egingo lukeela argudiatu nahi izatea (gaixotasun egoeran lehenengo egunetik soldata osoa jasotzea, Itzarriko ekarpenen zati bat berreskuratzea, %2,25ko soldata igoera edo gurasotasunagatiko baimenak esaterako).

Honen aurrean, ELAk positiboki baloratzen du Eusko Legebiltzarrak atzo onartutako ekimena, ekimena onartu zuten alderdiei eskubidearen behin betiko ezarpenerarte babes dezatela eskatzen die eta langile publikoek jasandako murrizketa guztiak atzera botatzea lortzeko, bide beretik jarraitzera animatzen ditu.

Era berean, Urkuluren Gobernuari galdegiten dio langile publikoen lan baldintzetan aplikatutako murrizketa guztiak atzera bota ditzala, bere langileekin sinatutako akordioak bete ditzala eta murrizketen bidea bertan behera utz dezala.

Azkenik, langile publiko guztiak mobilizatzen jarraitzera animatzen ditugu, gure administrazioetan dagoen behin behinekotasun maila ikaragarriekin amaitzeko, murrizketa guztiak atzera botatzeko zein negoziazio kolektiboa berreskuratzeko.

                                                                                 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>