2018-02-14 12:00

Bi Sport enpresa Erandio eta Astrabuduako kiroldegietan kirol jarduerak eta zerbitzuak prestatzen ditu adjudijkazio baten bitartez.

Pasa den azaroaren 10ean greba mugagabea hasi zuten, lan baldintzak duindu eta hobetu ahal izateko eta beraz, zentruko hitzarmena eskatuz eta defendatuz.

10 hilabete egon ziren, greba hasi baino lehen, enpresarekin negoziatu nahian eta enpresaren jarrera ikusita ezinezkoa bihurtu zen negoziazioa. Hamar hilabetetan bi bilera besterik ez ziren egin eta enpresak ez zuen proposamenik jarri ezta negoziatu langileekin.

Udaletxeari ere, bai kirol zinegotziari bai udaletxeko arduradunei bilera eskatu zieten. Kirol zinegotzia gurekin batu zen, hitz onak emonez, besterik ez, eta udaletxeko arduradunek ez zieten bilerarik emon.

Pasa den azaroaren 10 etik, larunbatean 100 egun greba beteko dituzte. 100 egun greba zentruko hitzarmena lortzeko.

Ez da egoera erosoa Erandio eta Astrabuduako biztanleontzat, egun asko dita kiroldegietan zerbitzurik gabe.

Zein da egoera?

Batek lan baldintzak erabakitzen eta pliegoetan esartzen ditu.

Besteak lan baldintza horietatik nahi dituenak betetzen ditu, lehenengoaren ongi ikusitarekin.

Eta erdian, langileok, lan partzialak jasaten, ordu konplementarioak,bakoitzaren poltsikotik orduak jartzen jarduerak prestatzeko, bakoitzaren poltsikotik formakuntza ordaintzen…..

Negozio hutsa batzuentzak, lan prekarioa besteontzat.

Hilabete hauetan izan diren bileratan, 15-16, zenbaki kopuru jarrantsitzua, langileok eskatzen zituzten puntuetatik bat ere ez dabe negoziatu nahi izan, langileon eskaera ez da kontutan hartu, eta beraz, bilerak biztanleak lasaitzeko, irudi bat emoteko besterik ez dira egin.

Udaletxeak eta enpresak, biak, eskutik doaz gatazka honetan, beraien interesak defendatzen dituzte, kasu honetan enpresarenak, biztanleak eta langileok jasaten ari diren egoera kontutan izan barik.

Langileon ordezkariak, sindikatuko ordezkariak negoziazio mahaiatik era atera dituzte, ez dituzte mahaian nahi, eta sindikatuko arduradunak datozen bileratan ez dutela parte hartuko. Ez direla sindikatuarekin eta bere arduradunekin bilduko. Langileok hautatutako ordezkaritza ez dute onartzen, eta beraien pentsaera eta ezezkoa inposatu nahi digute.

Egoera honen arduradunak bai enpresa bai udaletxea, baino ez dezagun ahaztu, kirol zerbitzuaren arduraduna udaletxea dela, eta enpresa pribatuen eskuetan zerbitzua udaletxeak jartzen duela.

Langileok hasieratik eskatzen zituzten puntu berdinak eskatzen ditugu:

  • Zentruko hitzarmen propioa
  • Urteko lan orduaren murrizketa
  • Egiten diren ordu konplementarioak gure lan orduan kontsolidatu,  lan portsentaia handitzeko, naiz eta ordu partsialetan jarraitu.
  • Klaseak prestatzeko jarri behar duteb denbora ordaintzea
  • Euskara eta kirol zerbitzuetarako formakuntza izatea.
  • Igande edo jai egunetan lan egin behar dutenentzat plus bat
  • Soldataren igoera kpa + 2 aplikatuz.
  • Lan erreformari aurre egiteko klausulak…

Politikariek eta enpresak gure eskaera eta gure lan baldintzak kontutan hartzen ez dituzten bitartean eta benetazko negoziazioa onartzen ez duten bitartean, gure ordezkariekin mahaian, Bi sport enpresako langileok greban jarraituko dute.

Zentruko hitzarmea nahi dogu. Negoziatu nahi dugu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.